IKASTOLAN
HELDUAK haurrei ipuin-kontatzen. MAIATZAren 21ean 5etan, Liburutegi berrian
Guraso eta irakasleek aurtengo LIBURU FESTArako munduan zehar aurkitutako ipuin, pasadizo eta poemak irakurriko dizkiegu ikasle guztiei.
Ikasleek aste honetan egindako lanen erakusketa txikia geletan.
ASTEAN ZEHAR : LIBURUEN TRENA
Edward Leark Omnibusa, zentzu gabe liburua idatzi zuen, eta gure ikasleek akrostikoak , limericks delakoak , alfabeto irudikatuen bidez eta hizketan dakiten animaliekin bere istorio eta ipuinak sortu dituzte. Haur Hezkuntzako ikasleek ikusi omen dute Haurtzaindegiko Txerritxo Hegalaria Liburuen Trenera igo beharrean, Zentzu gabeko omnibus-a hartzen. Jaitsiko ote da zegokion geltokian ?
MAIATZAREN 20tik 21era gure ikasleek VI. LIBURU FESTAn hartuko dute parte. Horretarako Lehen Hezkuntzako eta Haur Hezkuntzako ikasleen lanekin apainduko dugu Ikastola eta astearte eta asteazkenean gelaz-gela ibiliko dira ipuinak kontatzen.
MAIATZAREN 20an eta 21ean, gainera, horretarako prest agertu diren gurasoak munduko ipuinak kontatuko dizkiete ikasleei geletan.
MAIATZAREN 21ean Liburuen geltoki berrian zentzu gabe dabilen omnibusa utzi, eta liburuen trenera igoko gara denok gure ikasle, irakasle eta gurasoei ipuinak kontatzen entzuten diegun bitartean.