Lehen Hezkuntzan dagoeneko izan dira gurekin Itziar Ituño, Xabier Dorronsoro beraien lanbidez eta lanbide horiek hautatzera nola iritsi ziren adieraztera.
Aste honetan beste kide batzuk ere izan dira gurekin. Igotz Alkorta, Euskadi Irratiko informatiboetako kazetaria asteartean eta EMAUSko kide diren Maider eta Manu ere bai. Momentu honetan EMAUSkoak elikadura burujabeaz egiten ari diren ikerketa abalatu du Beasaingo Ikastolak, eta bide honi lotuko gatzaizkio aurrerantzean ere.
Gure ikasleek lauei egin diete elkarrizketa, eta azken elkarrizketa hauek Aste Santu ondorengo irratsaioetan entzun ahal izango dituzue. Baina gure ikasleek, gainera, harro harro adierazi diete nola lan egiten dugun, zein proposamen egin dugun Agenda 21erako, gure elikaduraz nola arduratzen garen..... Ez zaizkigu isiltzen !
Ondo pasa oporrak. Mereziak izango dira eta.