Aurtengoan ere badatoz Loinaz Jaiak (Maiatzak 30etik ekainaren 8ra) eta honekin batera berriz ere Ikastolako Tabernaren antolakuntza.
Ikastolakide berriek jakin dezazuen, 2 urtetik 12 urtera bitarteko hileroko kuota ez da aldatu 1996az geroztik. Hilean 12 eurokoa da, Ikastola guztien artean merkeena. Horretarako kanpoko hainbat diru-iturri bilatzeko bide ezberdinak jorratu ohi ditugu. Azken urteetan, herriko festetan taberna jarri izan dugu martxan guraso, irakasle, langile eta ikastolakideon artean aurrera eramaten duguna. Bertan ateratako dirua, proiektu ezberdinak bultzatzeko bideratzen da: adibidez, Ikastolako irratia eta haurtzaindegia berritzeko aurreko urteetan, eta aurten Urbialden Udalarekin adostutako geletako azpiegiturak atontzeko .
Horretarako jendeak lan egingo lukeen txandan eman dezala izena eta txandak betetzeko arazorik izan ezean proiektuarekin aurrera jarraituko da. Izena emateko apirilaren 30 arteko epea dago. Laister opor hartuko dugunez e-postaz ere egin dezakezue .
Beti azpimarratu izan dugun bezala, helburua ez da soilik ekonomikoa, baita herrira begira gure irudia proiektatzekoa ere. Beraz ez dago esan beharrik zein interesgarria litzatekeen berau gauzatzea. Ea denon artean txandak betetzea lortzen dugun, honek prestaketako beste lan guztiak egiteko sekulako bultzada emango bait luke!!
Izena emateko taula Haur Hezkuntzako ohar taulan dago, eta ez ahaztu bestela e-postaz ere eman dezakezuela E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. era idatziz