Gehiago irakurtzeko | |
Hainbat ekintza antolatuko dugu astean zehar, ikasleekin liburu kolektiboa sortzeko. Haurtzaindegian margotuta dagoen irudiarentzatko izena bilatu, bere historia sortu, margotu.... eta gainera gurasoak sartuko dira geletan ipuinak kontatzera. Batzuk entzundako edo irakurritako ipuinak kontatuko dituzte, beste aldetik Gema Etxaniz eta Joseba Zubizarreta gurasoek beraiek sortutako testuak esango dituzte.
Beste alde batetik, haurrek beraiek sortutako ipuinak irakurri edo entzun nahi badituzue, joan zaitezkete SARITUTAKO IDAZLANAK gunera, edo baita LH 5-6koen blogera ere.
OSTEGUNean izango da Irakurketa-Jaialdia, eta arratsaldeko 5etan 15-16 helduk irakurriko dituzte ipuinak 2 urteko gelan. Webgune honetan ikus dezakezue joan den urteko saioa
|