Beasaingo XXIII. Idaz Lehiaketan epaimahaiaren aipamen bana jaso dute Ikastolako LH 5 mailako hiru ikasleek. Bertsoen atalean Naroa Aranburuk, iazko Gipuzkoako Eskolarteko Bertso Txapelketan lehen sariaren irabazelak jaso du aipamenetako bat “Ikastola” bertso sortarekin. Beste aipamena maila bereko Ekain Imaz-entzat izan da “Telebsita” izenburuarekin bataiatutako sortari esker. Prosaren atalean jaso du, aldiz, Zuhara Arotzenak aipamena. Kasu honetan “Iheskor bihurtu zen izarra” izan da epaimahaiak aipatutako lana. Sari banatze ekitaldia joan den larunbatean izan zen Beasaingo Igartza Jauregian. Bertan jaso zituzten sariak gure txapeldunek, etxeko zein ikastolako ikaskide eta irakaslez inguratuta. Zorionak hiruroi eta jarraitu idazten!
Ikastolako hiru ikasleen lanek aipamen bana jaso dute Beasaingo Idaz Lehiaketan
- Xehetasunak
- Kategoria: Azala
- Bisitak: 5350