Ratio: 5 / 5

Inicio activadoInicio activadoInicio activadoInicio activadoInicio activado
 
 
psikomotorea1

ESKUAK

Gizakia eta teknikan Oswald Spengler-ek dio gizakia iritsi den mailara iritsi bada bere eskuei esker izan dela.

Gizakiaren zerebroa hain modu harrigarrian gure arbasoen eskuen trebetasunari esker garatu ote zen ala alderantziz gertatu ote zen? Garbi dagoena hau da: gizakiaren zerebroa eta eskuak lotzen dituen nerbio sarea ikusgarria dela. Ikusmena eta eskuen arteko koordinazioak ,beraz, izugarrizko garrantzia du garapen psiko-motorean. Koordinazio hau adimenaren garapenean funtsezkoa da.

Lehen zortzi astetan gure haurrak ia ezer ez du egingo eskuekin eta itxita edukiko ditu.

Bigarren hilabetean, eskuak lasaitu eta ireki egingo ditu. Haurrak etengabe aztertuko ditu, ahoratu egingo ditu eta gauzak hartzeko lehen saiakerak egingo ditu.

Une aproposa benetako jostailu eder bat haurrari emateko: txintxirrina (sonajero). Bere hots, itxura eta koloreengatik, estimulo iturri agortezina izango da une honetatik aurrera. Hartu, utzi, mugitu, miazkatu, hotsa atera, ... Txintxirrin desberdinak eskainiko dizkiogu haurra asper ez dadin.

Gure haurrak zerbait hartu nahi duenean, erronka berri bati egin behar dio aurre: distantziak kalkulatzen ikasi behar du.

Lauzpabost hilabete dituenean ohartuko gara, bere esku eta besoen nolabaiteko kontrola baduela. Sei hilabeterekin gutxi gorabehera ez usteko berri bat emango digu: gauza bat esku batekin (ala biekin) hartzeko gai dela. Tresna hori lau behatzen eta esku-ahurraren artean edukiko du. Bi gauza batera hartzeko gaitasunik ez du oraindik eta eskuan duena uztea ere kosta egingo zaio. Eskuetan duena ahora eramango du. Eskuak, ikusmenak eta ahoak tresna desberdinei buruz informazioa ugari emango dizkiote eta zerebroak etengabe prozesatu egingo du.

Zortzi bat hilabete dituenean, eskuetan tresna bat badu eta guk eskatzen badiogu, ematen saiatuko da. Ziurrenik ez du asmatuko: ez du uzten jakingo. Nolanahi ere trukaketak egiten hasi ahal izango dugu. Behatz lodia martxan hasten da. Eskuetako bat nagusitzen hasi da jadanik (halere oraindik goizegi da ezkerra ala eskuina den esateko)

Adin honetan haurrek asko disfrutatzen dute tresnak kaxatan sartuz, ondoren irauli, dena sakabanatu eta berriro kaxatan sartuz. Kuboak pilatuz, dorreak egingo ditu eta gozamen handiz bota egingo ditu. Piezak bata bestearen barruan sartzea ere asko gustatuko zaio eta lan honek trebetasun maila handia eskatuko dio.

Haur bat, gauzak nahi bezala hartu eta utz ditzakeela ohartzen denean, etengabe jolas horretan hasten da, hartu bota, berriro hartu eta berriro bota.

Arte lanaren hastapenak

Bigarren urtebetetzea baino lehen, has gaitezke gure haurrarekin zenbait lan egiten. Errazenetik hasiko gara. Ura eta hondarra eskainiko dizkiogu bere lehen esperientziak egin ditzan. Bi urterekin buztina emango diogu eta hirurekin plastilina. Bere lan horiek merezi bezala goraipatuko ditugu eta leku esanguratsuak ipiniko ditugu gure adiskideei erakusteko. Koloretako arkatzak hiru urterekin eskainiko dizkiogu. Gure artista txikiak ondo pasatzeaz gain, bere adierazpena eta espresibitatea azalduko ditu eskuen trebetasuna lantzen ari den bitartean.

Historia de la Ikastola de Beasain

ANDRAMENDI ELKARKIDETZAN ETA ELKARLANEAN

3.fw.png4.fw.png11.fw.png5.fw.png12.fw.png1.fw.png13.fw.png16.fw.png15.fw.png6.fw.png9.fw.png7.fw.png8.fw.png2.fw.png10.fw.png14.fw.png