Día del Libro

Inicio desactivadoInicio desactivadoInicio desactivadoInicio desactivadoInicio desactivado
 
Agustina Vazquez Miccielli
bi agustina 125
Agustina Vazquez Miccielli
E mailan 1. aipamen
• Ni Agustina naiz eta 11 urte ditut.
• Lehen Hezkuntzako 6.maila egiten ari naiz Andramendi Beasaingo Ikastolan.
• Oso pozik hartu nuen parte lehiaketa honetan eta saria jasotzean ere asko poztu naiz.
• Nire zaletasunak abestea, dantza eta igeri egitea dira, eta nola ez, kirola eta lagunekin ibiltzea.

 

Sorgin Berezia

Kaixo, Agus naiz, nahi al duzue kontatzea zer gertatu zitzaidan? Bai? bada, irakurri.

Egun batean lagunekin gelditu nintzen ateratzeko l6:30ean. Beasainen paseatzen ari ginen eta bat-batean kopa bat ikusi genuen. Urrezkoa zen,handi-handia!, polita, harrigarria ...

Itsaso, gerturatu eta ... esan zuen:
- Harrigarria!, bai polita! ukitzera noa.
 
Eta denak esan genion:
- Ez ukitu, tranpa bat izan daiteke eta!

Baina ez zigun kasurik egin eta ez zitzaion ezer gertatu. Guk ere laster asko ukitu genuen, bai horixe! oso goxoa eta leuna zen, urdina, urdin liluragarria .....

Hara! Eta ez bat eta ez bi, toki ezezagun batean geundela konturatu ginen, etxe zahar baten parean. Ez genekien zer egin baina, asko deliberatu ondoren, etxera sartzea erabaki genuen. Erabaki, erabakia hartu genuen baina ... guk uste baina urrutiago zegoen etxe santu hura.

-Benga goazen korrika.- esan zuen Amaiurrek.
-Bale, baina azkar, ahal dugun azkerren, bale?- erantzun zion dardarka Oanak.
-Bai, goazen- esan genuen denok.

Denak nekatuta geunden, ikaraturik eta korrika eta arnasestuka etxera iristera gindoazela, fantasma bat ikusi genuen eta beste bat, eta beste bat ere bai, hara! eta beste bat, beste ...

- A zer beldurra! Zuek ez al daukazue beldurrik, ala? - esan zuen Ioritzek.
- Edukiko ez dugu, bada, denak daukagu beldurra.- esan nion nik.
- Eta mobilak noizko dira? Norbaitek ekarri al du MOBILIK?

Denok buruarekin ezezko kinada egin genuen. Hura zen hura tristura!

Etxe misteriotsu hartara iritsi ginen behingoz eta argi txiki bat piztuta zegoela ikusi zuen Iratik.

-Etxean ba al dago norbait ? Kaixo, ba al dago norbait?

Ez zuen inork erantzun. Atea poliki-poliki ireki eta sartu ginen, bada, barrura txintik atera gabe, hanka punttan, beldurrez puskatzen eta barman zegoen guztia irekita zegoela konturatu ginen, leihoak irekita, armairuak, liburuak ...

- Hemen norbait bizi da! Ez al zarete konturatzen? - esan zuen Itsasok.

Gauzak ikusten, ukitzen... hasi bezain pronto musika entzun genuen eta norbait dantzan zebilela iruditu zitzaigun. Ez genuen ezer ikusten baina… mugimendua somatzen genuen. Horixe zen, mugimendua! Ikusi ez baina somatu bai eta sssss… sssss ... goxo-goxo gure artetik haizea pasatzen zela konturatu ginen. Eskuak astintzen hasi ginen ondoan genuen misterio hura apartatu nahian eta Mirenen atzean fantasma zuri- zuri bat azaldu zitzaigun dantzan, bere soineko luzea astinduz, goiko pareta ukitu nahian. Guri begira egiten zuen dantza. Txintxoa zirudien beraz, denak farrez hasi ginen, farrez lehertzen. Baina egoera xelebre hura ez zen parte-onekoa eta batzuk farrez jarraitzen zuten bitartean, beste batzuk negarrez hasi ziren, Miren pixa aguanta ezinik, Ane tripako minez ... Zer zen hura! Musika isildu egin zen eta farre egiteko gogoa ere bai. Txoko batean sorgina ikusi nuen geldi-geldi guri begira .

- Zein zarete?- esan zigun zakar xamar.
- Gu galduta gabiltza. Etxerako bidea aurkitu ezinik gabiltza. Itxaso, Ane, Mariana ... gara. Eta zu, zein zara?
- Ni Katsabatsa sorgina naiz. Ez kezkatu, sorginak fama txarra daukagu baina ni oso ona naiz. Ez beldurtu!
- Eraman al gaitzakezu etxera? - erregutu zion Agustinak.
- Non bizi zarete?- galdetu zien sorginak.
- Gu, zera, Beasainen bizi gara, Murumendiren babesean.- erantzun nion nik.
- Lasai, hartu erratz bana hor atzean dagoen txoko urdin horretatik eta goazen kanpora. - berriz ere sorginak.

Erratz gainean jarri eta kirtenari ondo heldu bezain pronto hegaka abiatu ginen. Ez genuen ezer ikusten, ezta ezertxo ere.

- Iritsi gara esan zuen halako batean sorginak.
- Iritsi? Hau ez da Beasain - erantzun nion nik.
- Izango ez da, bada! Etorri nire atzetik ikusiko duzue.- esan zigun sorginak.
- Bale, zure atzetik joango gara baina hobe duzu gezurrik ez esatea, eeeeeeeeee
- Lasai, umetxoak, lasai. Ja, ja, ja ...

Sastraka pilo a zeharkatu genuen eta kobazulo batera sartu gintuen. Oso ilun zegoen eta oso oso handia zirudien. Beldurtzen hasita geunden, beno, erabat izuturik geunden eta zapla! galdetu nion:

-Non gaude? Beldurtuta gaude!
- Ez duzue arrazoi falta. Hau zuek esan bezala ez da Beasain, nire kobazuloa da eta ñam, ñam, denak jango zaituztet, ja, ja, ja ....
- Ez, ez jan mesedeeeez, txintxo portatuko gara!

Gure istiluek kobazuloko bizidun guztiak esna ...

- EZ JAN! GELDI HOR!- entzun genuen ozen eta gogor. Zer ari zara Katsabatsa? - galdetu zion emakume batek.
- Ama, afaria daukagu! Vme goxo-goxoak ditugu afaltzeko. - erantzun zion larrituta sorginak.
- Baina, zer ari zara esaten! Ez al duzu ikusten larrituta daudela? - berriz ere amak.
- A! larritutako umeak goxoagoak egongo dira, ama!

Amaren aurpegia erabat belztu zen eta bromatan aritzeko garaia ez zela konturatu zen sorgina. Eskerrak!

- Hartu erratz bana eta etorri nire atzetik. Nik eramango zaituztet zuen herrira. - esan zuen sorginaren amak.
- Mugitu gaitezen, gurasoak onak egongo dira! - esan zuen Ioritzek.

Ni etxera iritsi nintzenean gurasoak lo zeuden eta etxea pake-pakean zegoen. Ixil -ixilik erropak erantzi eta ohean sartu nintzen, txintik atera gabe. Erratzari ondo heldu eta sudur punta laztanduz lo hartu nuen.

Hurrengo goizean, ezer pasatu ez balitz bezalaxe, amak prestatutako gosaria hartu, ama muxu batekin agurtu eta motxila bizkarrean hartuz, ikastolara joan nintzen. Han zeuden lagunak atarian, beti bezala.

- Zer, atzokoa zer iruditu zitzaizuen? - esan nuen nik.
- Agus, atzo ez zinen festara azaldu!
- Zer? - galdetu nien.
- Zer gertatu zitzaizun?- galdetu zidan Itsasok - ez zinen jatetxera etorri, neska?
- Ez al ginen bada, ostegunean joan behar?
- Zer gertatzen zaizu, Agus?

KATSABATSA

Historia de la Ikastola de Beasain

ANDRAMENDI ELKARKIDETZAN ETA ELKARLANEAN

15.fw.png14.fw.png3.fw.png9.fw.png5.fw.png6.fw.png1.fw.png12.fw.png7.fw.png4.fw.png10.fw.png8.fw.png13.fw.png2.fw.png16.fw.png11.fw.png