Día del Libro

Ratio: 5 / 5

Inicio activadoInicio activadoInicio activadoInicio activadoInicio activado
 

PROSA

ikastolako saridunak 2020Erlantz Furundarena / F Maila. Izenburua: Kuz basoan
Izengoitia: kroko
Atala: Prosa
Maila: ​F

KUZ BASOAN

Bazen behin Kuz izeneko mutiko txiki-txiki bat. Begi marroiak zituen, ilea ikatza bezain beltza eta indioek bezala trentza luze batean lotuta eramaten zuen. Afrikan bizi zen txabola batean.

Egun batean, ondoko baso batean sartu zen, eta bidean zihoala bufalo bat aurkitu zuen. Haren gainera igotzen saiatu zen, baina hain txikia zenez ez zuen lortu.

Orduan bere etxera joan zen aitari eskailera bat eskatzera. Aitak inongo dudarik gabe utzi zion eskailera hartzen, baina Kuz eskailera hartzen saiatu zenean, hain txikia zenez, ez zuen lortu.

Gero osabarengana joatea pentsatu zuen, herriko nagusia zen eta gaztelu batean bizi zen. Diru asko eta punta-puntako teknologiako tresnak zituen.

Osabaren etxera iritsi zen eta ikusi zuenean poz-pozik jarri zen, aspaldian ez baitziren elkarrekin egon. Orduan osabak galdetu zion:

- Zer egiten duzu hemen?

Eta Kuzek erantzun:

- Gauza bat galdetu nahi dizut. Ba al daukazu bufalo baten gainean jartzeko zerbait?

- Bai, dron bat daukat etxean. Hain txikia izanda, bere gainean jarri eta hegan joan
zaitezke.

Kuz lasterka txikian joan zen gaztelura, baina drona armairu baten barruan zegoenez, ez zen hau hartzera iritsi.

Denen laguntza alferrikakoa zela konturatu zen eta buruari bueltak ematen hasi zen. Orduan, ideia bat bururatu zitzaion.

Kuz etxera joan zen, pala txiki bat hartu eta basora abiatu zen. Zulo bat egin zuen palaren laguntzaz eta bufaloaren bila joan zen, eskuetan belarra hartuta. Bufaloari belarra erakutsi eta korrika abiatu zen zulorantz, bufaloak itsu-itsuan jarraitu zion Kuzi eta mutikotxoa zulo parera heldu zenean, belarra zulora bota eta bera ondoko zuhaitzean ezkutatu zen. Bufaloa zuloan erori zen eta Kuz ezkutalekutik irten eta bufaloaren gainean jarri zen.

Barrez ibili zen bere gainean, saltoka aspertu arte. Batzuetan tresnak soberan baitaude eta burua erabiltzea hobea baita.

Erlantz Furundarena

2019 1   2019 2 2019 3  2019 4   2019 5
   2019 6   2019 7     

 

 

Historia de la Ikastola de Beasain

ANDRAMENDI ELKARKIDETZAN ETA ELKARLANEAN

5.fw.png9.fw.png13.fw.png11.fw.png8.fw.png1.fw.png6.fw.png7.fw.png2.fw.png14.fw.png16.fw.png15.fw.png3.fw.png10.fw.png4.fw.png12.fw.png