BERTSOAK
Izenburua: Jazarpena
Izengoitia: Usurbe
Arloa: Bertsoa
Maila: B
Maila: B
JAZARPENA
Doinua: Haizeak bidali du
Goizean esnatuta
infernua gertu,
etxetik irten eta
iluna agertu,
ikastetxea baitzait
kartzela bihurtu,
errurik izan gabe
nautenez baztertu
Klaserako sarreran
irain eta bultza,
begietan malkoak
dardarka gorputza
“Ez zaitez zu etorri
gugana honuntza”
honela mintzatu zait
talde harroputza
Nik esandakoari
burla ta iseka,
nitaz gaizki mintzatuz
den denak barrezka,
hauxe pentsatzen dut nik
tristuraz gainezka,
“Zergatik zoriona
zait neri debeka?”
zait neri debeka?”
Baina egun batean
hor argi izpia,
bera gerturatuta
bera gerturatuta
lausotu begia,
berak izan behar du
arima bikia,
bera bihurtu baita
bera bihurtu baita
gaur nire argia
Hauxe da guztientzat
laguntza gutuna,
jazartua bazara
altxatu, laguna!
Hartu beti kontuan
iradokizuna,
erasotzailea da
beti erruduna
beti erruduna
Hauxe dugu harria
eskoletakoa,
eguzkiaren pare
daukagu lainoa,
eman dezagun denok
lehenengo pausoa,
elkar errespetatuz
hor dago gakoa
Beñat Imaz