BERTSOAK
Izenburua: Gure amets ikusezinak
Izengoitia: Higinio
Arloa: Bertsoa
Maila: D
Arloa: Bertsoa
Maila: D
GURE AMETS IKUSEZINAK
Doinua: Ihesa zilegi balitz
Denek diote: lotuta daude
kirola ta osasuna,
geldi egonda gaixotzen zaigu
geldi egonda gaixotzen zaigu
gorputza eta garuna.
Hori entzunda, kirola egiten
Hori entzunda, kirola egiten
pasatzen dugu eguna
ez dakit ez ote den gehiegi
ez dakit ez ote den gehiegi
honek duen oihartzuna.
Txikitan hasi ginen eskolan
elkarrekin kirolean,
entrenamendu eta partidak
dena giro ederrean.
Ederra zirudien honek, bai,
Ederra zirudien honek, bai,
baina ni han, egonean,
aulkian ibili behar honek
uzten nau aldamenean.
Beti sinistarazi digute
denok berdinak garela,
gizartean ditugun aukerak
denon eskura daudela.
Urte hauetan konturatu naiz
Urte hauetan konturatu naiz
hori ez dela horrela,
gure ametsak gizarte hontan
gure ametsak gizarte hontan
ikusezinak direla.
Taldeak egiteko garaian
dago ezaugarri pila,
ezinduokin egiten dute
aparteko borobila.
Zergatik ezin dugu osatu
denok batera kuadrilla?
oinez ez ibiltzeak ez baitu
egiten bat inutila.
Kimetz Furundarena Agirre