Día del Libro

Inicio desactivadoInicio desactivadoInicio desactivadoInicio desactivadoInicio desactivado
 

HITZ LAUZ

izadi furundarenaIzadi Furundarena Agirre / F Maila. 3 sariaIzadi Furundarena Agirre naiz eta 9 urte ditut. Beasaingo Andramendi Ikastolan ikasten dut eta lehen aldia da idazlehiaketan parte hartzen dudana eta arrituta eta pozez hartu dut berria. Nire protagonistari bezala euskal dantzak eta trikitixa izugarri gustatzen zaizkit eta baita lagunekin eta etxekoekin jolasen eta kontutan aritzea ere.

NOTA BIZIAK

Bazen behin neska bat Nerea izenekoa. Zazpi urte zituen, oso alaia zen eta asko gustatzen zitzaion dantza egitea eta trikitixa jotzea. Oso gustura joaten zen klase hauetara. Astean bitan dantzako saioetara joaten zen eta beste behin trikitixa jotzera, eta hala ere, egunero-egunero etxean dantzan eta musika jotzen pasatzen zuen denbora librea.

Asteazken arratsaldean dantzara joan behar zuen, entsegu orokorra zuen asteburuko emanaldirako baina aita berandu etorri zitzaion bila eta urduri zegoen Nerea.

- Aita, azkarrago joan mesedez bestela berandu iritsiko gara! - esan zion Nereak.

- Bai, ahal den bizkorren joango naiz! - erantzun zion aitak.

- Eskerrik asko aita! - urduri Nereak.

- Ez horregatik alaba!

Iritsi zirenean bizkor-bizkor dantzarako oinetakoak jantzi eta bere txanda iritsi zain egon zen, besteekin jolastu eta denbora eginez. Nerea dantzarako gogoz zegoen eta irakaslearengana hurbildu zen.

- Ze dantza egin behar ditugu?

- Alpargata, Brokel dantza eta Lantz! - Ados!

Berehala dantzan hasi ziren, lehendabizi Alpargata, bigarren Brokel dantza, eta azkenik Lantz egin zituzten. Beraien dantzak bukatu zituztenean motxila hartzera joan zen eta mugitzen ari zela iruditu zitzaion, musikaren erritmora dantzan. Baina Nereak ez zion kasu gehiegirik egin, bizkarrean hartu eta zinematik irten zen aitarengana etxera joateko.

Hurrengo egunean motxilatik musikako koadernoa atera eta trikitixa jotzen ari zela partiturari begiratu eta notak bere kasa ibiltzen hasi zirela konturatu zen, ezin zion abestiari jarraitu. Koadernoa itxi eta berriro ireki zuen, baina notak berdin-berdin dantzan jarraitzen zuten. Nerea harrituta zegoen haiei begira. Ezin zuen ikusten zuena sinetsi. Trikitixaren hauspoa ireki eta itxiz notek osatutako abestia jotzen hasi zen, sekula ez zuen kantu hura entzun baina oso polita iruditu zitzaion. Orduan gogoratu zen, aurreko egunean zineman koaderno hori motxilan zuela eta zergatik mugitzen zen, han ere dantzan arituko ziren notak.

Handik aurrera egunero-egunero musikako koadernoa irekitzen zuenean notak dantzan hasi eta kantu berriren bat marrazten zioten, eta horrela Nerea bere kantu sorta osatuz joan zen, eta hala, lagunei ere erakusten zizkien berak sortutako kantak. Sekula ez zion inori kontatu bere koadernoko notak bakarrik mugitzen zirela, eta musikako ixil-uneak bezala, bera ere mutu geratzen zen abestiak nola asmatzen zituen galdetzen ziotenean.

Izadi Furundarena Agirre


2019 1   2019 2 2019 3  2019 4   2019 5
   2019 6   2019 7       

Historia de la Ikastola de Beasain

ANDRAMENDI ELKARKIDETZAN ETA ELKARLANEAN

14.fw.png7.fw.png3.fw.png2.fw.png13.fw.png16.fw.png1.fw.png10.fw.png9.fw.png6.fw.png11.fw.png12.fw.png15.fw.png4.fw.png8.fw.png5.fw.png