Día del Libro

Inicio desactivadoInicio desactivadoInicio desactivadoInicio desactivadoInicio desactivado
 

HITZ LAUZ

amets  zubizarretaAmets Zubizarreta Etxaniz/ F Maila. 2 sariaNi Amets Zubizarreta Etxaniz naiz eta 9 urte ditut. Beasaindarra naiz. Kirola egitea asko gustatzen zait. Irakurtzea eta idaztea gustuko dut eta bertsotan ere jarduten naiz. Musika ere asko gustatzen zait. Asko poztu nintzen idazlan lehiaketarako nire ipuina hautatua izan zela jakin nuenean, eta 2. saria lortu nuela esan zidatenean oso pozik jarri nintzen. Ea gustatzen zaizuen ipuina!

IZORRAI TXOTXOLO!


Julen hamaika urteko mutiko bat zen. Aitaren etxean zegoen Julen aste honetan. Amarekin, aurrekoan egon zen. Ez zuen anai arrebarik eta Fortniten jolastea zen gehien gustatzen zitzaiona. Ahal zuen guztietan jolasten zuen Fortniten. Beasainen bizi zen eta egunero autobusa hartzen zuen bere etxe parean eskolara joateko.

Goizeko zazpietan esnatu zen Julen egun hartan, iratzargailuak jotakoan. Komunera joan zen eta txiza egin ondoren aurpegi beldurgarriak jartzen eta ukabilak erakusten aritu zen ispilu aurrean. Ordu bete pasatuko zuen gutxi gora behera. Zortziak ziren, ia-ia autobusa hartzeko ordua! Korrika eta presaka gosaldu ondoren autobusa hartu zuen Julenek aitari agur esanda.

Autobusean sartu zen Julen aurpegi serioa jarriz. Mikelen ondoko eserlekura joan zen. Ahotik txiklea hartu eta eserlekuan jarri zion Mikeli. Eseri zenean itsatsita gelditu zen Mikel txiklearen ondorioz eta Julenek barre egin zion, ozen. Mikel aldamenean, prakak zikinduta zituelako negarrez hasi zen. Julenek “izorrai txotxolo!” esan, kokoteko bat jo eta atzeko eserlekura joan zen algaraka.

Heldu zen autobusa ikastolara. Goizeko bederatziak ziren. Ikastolara sartu behar zuen Julenek. Haserre aurpegiaz zetorren Julen. Iskina batean zegoen Alexia ikusi eta dudarik egin gabe berarengana joan zen. Bultza egin zion eta baimenik eskatu gabe hamaiketakoa kendu zion bera lurrera botaz. Lurrean zegoela ostikada bat jo eta negarrez zegoela “izorrai txotxola!” esan eta gelara joan zen Alexia lurrean utzita.

Matematikako ordua igaro eta ingeles ordua zen. Ingeleseko irakaslea hamar minutu atzeratuko zela esan zuten. Irribarre gaizto bat marraztu zen Julenen aurpegian. Julenek Jon eskutik hartu eta komunera eraman zuen behartuta. Atea itxita utzi zuen barruan bultzada batez lurrera botata. Kanpotik barre ozen bat egin eta “izorrai txotxolo!” esan zion. Korrika batean Julen gelara joan zen, ezer gertatuko ez balitz bezala. Jon ordu erdi beranduago iritsi zen. Isilik egoteko keinua egin zion Julenek gelaren beste puntatik. Negar zotinka eta beldurrez bere lekuan eseri zen Jon. Hori gutxi balitz, berandu iristeagatik irakaslearen sermoia entzun behar izan zuen.

Ingeleseko saioan, gelako ordenagailuari kablea moztu zion ezkutuan Julenek, gero kulpa Andoniri botatzeko. Irakaslea ordenagailua piztu nahian hasi zen eta Julenek kablea egoera zein zen esan zion irakasleari, behatzaz Andoni izan zela esanik. Andoni kalera bota zuen irakasleak. Klasea amaitu zenean Andonirengana hurbildu eta “izurrai txotxolo!” esan zion Julenek atarirako bidean.

Atarian Alexiari kendutako hamaiketakoa jaten ari zen bitartean ume txikiei baloia kendu eta errepidera bota zien. Halaxe pasatzen zuen egun osoa Julenek, barrezka, irribarre maltzurrez eta jendeari txotxolo deituz. Boteretsu sentitzen zen denei izorratzen.

Arratsaldean autobusean bueltatu zen Julen etxera. Inork ez zuen bere ondoan eseri nahi. Indartsu eta boteretsu sentitzen zen horrela. Ia etxera sartzean, etxeko atetik entzuten zitzaion aitari mugikorretik builaka. Julenen irribarrea bat-batean desagertu zen. Builak gero eta ozenagoak ziren. Julen urduritzen hasi zen eta indarra eta ausardia ere joan ziren buila haiekin.


- Kaixo aita. -esan zuen Julenek suabe-suabe.

Aitak telefonoa eskegi eta mahai gainera bota zuen.

- Baina ze ordu da etxeratzeko?! -esan zion aitak haserre eta begiak sutan zituela.

- Baina... ez da berandu aita -esan zuen Julenek beldurtua.

“Plas!” Aitak Juleni zaplazteko galanta eman zion. Julen negarrez hasi zen aitak “izorrai txotxolo” esan zionean.

Amets Zubizarreta Etxaniz


2019 1   2019 2 2019 3  2019 4   2019 5    
   2019 6   2019 7 

 

 

 

 

 

   

Historia de la Ikastola de Beasain

ANDRAMENDI ELKARKIDETZAN ETA ELKARLANEAN

10.fw.png12.fw.png16.fw.png5.fw.png8.fw.png2.fw.png9.fw.png15.fw.png4.fw.png1.fw.png7.fw.png3.fw.png14.fw.png11.fw.png6.fw.png13.fw.png