Día del Libro

Inicio desactivadoInicio desactivadoInicio desactivadoInicio desactivadoInicio desactivado
 

PROSA

nora smaaliNora Smaali Etxezabal / E Maila. 3 sariaKaixo, Nora naiz eta 11 urte ditut. Ormaiztegin bizi naizen arren, Beasaingo Andramendi ikastolako 5.mailako ikaslea naiz. Nire zaletasunak igeriketa, abestea eta irakurtzea dira.
Nire lehen sariarekin asko poztu naiz eta orain idazketan eta irakurketan gehiago saiatuko naiz .
Pozik bizitzeko eta zoriontsu izateko gomendioa ematen dizuet.

ANE PARADISUAREN BILA

Ane oso berezia zen, entzuten zituen hitz arraro guzti-guztien esanahia jakin nahi zuelako. Behin, izeba Mariarekin taberna batera joan zen. Beraien ondoan bi gazte zeuden eserita, eta batek besteari esan zion:

-Nik paradisua ikusi nahiko nuke eta han bizi.
-Ja ja ja!! -egin zion burla lagunak -, eta esango al didazu non dagoen paradisua?

Anek ez zekien zer esan nahi zuen PARADISUA hitzak eta izeba Mariari galdetu zion ea hitz horrek ze esan nahi zuen. Izebak, galderak ezustean harrapatu zuelako, honako hau erantzun zion:

-Umm... galdetu amari. Izan ere, nik ez dakit ondo zer den paradisua.


Ane eta izeba Maria etxera iritsi zirenean, Ane bere amarengana ziztu bizian joan zen, eta berari galdetu zion ea zer ote zen paradisua. Ama, ordea, oso lanpetuta zegoen etxeko lanak egiten egiten eta pazientzia gutxirekin hauxe erantzun zion:

-Ane, orain ez dut astirik!!

Ane, korrika, Jon eta Mikel, bere bi neba nagusien gelara joan zen; eta iritsi zenean, beraiei galdetu zien ea zer ote zen ditxosozko paradisua.

-Paradisua futbol-zelai handi-handi bat da - esan zion Jonek.
-Bai zera! Paradisua igerileku handi-handi bat da -erantzun zion Mikelek.


Ane, hainbeste erantzun jasotzen ari zenez, desesperatzen hasita zegoen. Aita etxera sartzen ari zela konturatu zenean, korrika atarira jaitsi zen aitarengana, eta paradisua zer zen galdetu zion berari ere. Aita, ordea, italiera ikasten hasi berria zen, eta klasetik orduantxe etorria zen.

Hori dela eta, garrantzi gehiago ematen ari zitzaion klasean egindakoa errepasatzeari, Aneri baino:

-Chi lo sa! -erantzun zion (“Berdin zait”)


Azkenerako, Ane ere nazkatu egin zen galderak egiteaz eta hitza ahaztu egin zitzaion. Hurrengo goizean, Anek liburutegira joatea erabaki zuen, han hitzaren esanahia aurkitzeko asmoarekin. Liburutegiko andrea, Intza, Aneren oso lagun mina zen, eta berari esan zion, ea paradisuari buruzko liburuak ba ote zeuzkan. Intzak hau erantzun zion:

-Ba, begira! Hau kasualitatea! Aste honetan bertan paradisuari buruzko hamar liburu iritsi zaizkigu.


Ane oso pozik jarri zen, eta liburu guztiak hartu zituen. Liburuak irakurri ahala, konturatu zen liburuak itzultzera. Egun batzuetan buruari bueltak ematen ibili ondoren, bere amona Kattalinengana joatea erabaki zuen, eta txokolate bero bat hartu bitartean, zuzenean galdetu zion:

-Amona, ba al dakizu zer den paradisua?

Amona Kattalinek, irribarre gozo batez, oso erantzun egokia eman zion:

-Maitea, paradisua ezin da esplikatu. Zuk ikusten duzuna da, eta zuk sentitzen duzuna da.

Ane, gau hartan, pentsatzen hasi zen, eta hori dela eta ez zuen lorik hartu. Halako batean, argia etorri zitzaion eta “BADAKIT!” egin zuen oihu. Ane azkar azkar altxatu zen, eta gurasoen ohera joan zen. Haiek sustoarekin esnatu egin ziren, eta hau galdetu zioten, kezkatuta:

-Ane, zer duzu? Zerbait gertatu al zaizu? Gaixorik al zaude?
-Badakit zer den PARADISUA! Paradisua ez da denontzat berdina; bakoitzak, bere paradisua duelako.

Gurasoak elkarri begira gelditu ziren harrituta. Anek esplikatzen jarraitu zuen:

-Paradisu asko daude munduan, adibidez: Jonentzat adibidez, paradisua futbol-zelai handi bat da. Mikelentzat, berriz, igerileku handi bat da. Ama, zuretzat paradisua, italiera ikastea da. Eta aita, zuretzat, berriz, paradisua etxeko lan gutxiago edukitzea da.


Gurasoak konturatu ziren Anek arrazoia zuela. Aitak gainera, onartu egin zion “Mamma mia” esanez.

-Eta Ane. Paradisua bakoitzarentzat ezberdina bada, zuretzat zer da paradisua?
-Nire paradisua, mundu zoriontsu eta alai bat da, zuek guztiok osatzen duzuena. Asko maite zaituztet.

Orduan badakizue Anerentzat paradisua zer den. Noizbait paradisu hori ikusi eta sentitu nahi baduzue, denok pozik bizi, eta izan zaitezte zoriontsu!

Nora Smaali Etxezabal

2018 1   thumb 2018 2 2018 3  2018 4   2018 5    
     2018 6        

Historia de la Ikastola de Beasain

ANDRAMENDI ELKARKIDETZAN ETA ELKARLANEAN

5.fw.png9.fw.png1.fw.png7.fw.png3.fw.png16.fw.png14.fw.png15.fw.png13.fw.png12.fw.png11.fw.png4.fw.png2.fw.png8.fw.png10.fw.png6.fw.png