Día del Libro

Ratio: 5 / 5

Inicio activadoInicio activadoInicio activadoInicio activadoInicio activado
 

PROSA

eneko goñiEneko Goñi Egurza/ D Maila. AipamenaKaixo, ni Eneko naiz, Beasaingoa eta 12 urte ditut. Betidanik imajinazioa erabili izan dut gauza berriak sortzeko. Beldurrezko ipuinak asko gustatzen zaizkit, eta baita historia ezberdinak idaztea ere. Horrelako ipuin asko sortu ditut bizitzan zehar,
eta hau horietako bat da: “Anderren egunkaria: Otxate”. Ea ipuina gustatzen zaizuen!

ANDERREN EGUNKARIA: OTXATE

Egunkari hau lurrez estalia aurkitu zen Otxateko eliza zenaren hondakinen artean, egoera oso txarrean eta alde batzuetan erreta. Misterio bat da han gertatu zena.


***

1. eguna:

Fenomeno paranormalak ikertzea betidanik gustatu izan zaigunez, Arabako Otxate herrira joateko plana egin dugu, izan ere, aspalditik zabaldua izan delako Otxate herri misteriotsu bat dela esaten duen mitoa. Hori ipuin hutsa edota benetako gertakari paranormala den argitzea da gure helburua.

Horregatik, bertara joateko taldea osatu dugu hiru pertsona hauen artean: Kiyoko medium japoniar bat da eta espirituekin kontaktatzeko edo harremanetan jartzeko gaitasuna du; Ekaitz Iruñeakoa da, eta gure bidaiak prestatzen ditu. Eta azkenik, ni Ander naiz, Bilbokoa eta taldeko teknikari nagusia dena; nire eginkizuna psikofoniak grabatu eta kamerak jartzea da.

Otxate Arabako Trebiñu eskualdean kokatutako herri txiki bat izan zen, baina gaur egun, hutsik dagoen herrixka baten aztarnak besterik ez dira gelditzen. XIX. mendean izan ziren hiru izurritek herria jendez desagerrarazi zuten. Ordutik gauza arraroak gertatzen dira bertan: soinu eta hots arraroak, desagerpenak, argiak zeruan etab. Bihar joan behar gara hara eta irrikaz gaude, baina urduri xamar ere bai.

2. eguna:


Kamarak, mikrofonoak eta mugimendua detektatzeko sentsoreak ipini ditugu, San Migel eliza izandakoaren dorre zaharraren, inguruan dauden Erdi Aroko hilobien, eta etxe abandonatu batzuen barruan. Eguzkia sartu da eta zerbait afaltzen ari gara; seinaleak jasotzeko zain gaude.

Arratsaldean mikrofono batek ume txiki baten negarrak grabatu ditu. Hasieran ahul entzuten ziren eta gero apur bat ozenago, baina bat batean... isildu egin da! Gero, lotara joan garenean, erre usaina usmatu dugu eta gure camping dendaren inguruan kea zegoela iruditu zaigu. Irten garenean, ordea, ez zegoen kerik! Dena isilik eta lasai zegoen.

3. eguna

Ekaitz eta biok esnatu garenean gosaria prestatzen hasi gara. Kiyokok ustez lo jarraitzen zuenez, lotan utzi dugu.

Baina halako batean, zerbait harrigarria gertatu da! Kiyoko zutik jarri da, baina ixil-ixilik gelditu da! Zer gertatzen zitzaion galdetu diogu eta negarrez hasi da. Mina sentitzen zuela esan digu eta bere gorputza erretzen ari zela... eta erotuta bezala garrasika hasi da! Antza denez, asko sufritzen ari zenez, hil egin behar zela sentitzen zuen. Halako batean bere onera itzuli da, eta kontatu digunez, bere aurrean neskatila bat osorik erretzen ikusi du, bere gorputz txikia sugarrez kiskalita eta sufritzen...

Arratsaldean, kamara batek zerbait grabatu du. Hain justu, etxe baten hondakinetako atea ireki egiten dela ikusi dugu, eta baita forma ilun bat gelara abiadura bizian sartzen dela ere! Era berean, grabazioak kanpai hots bat grabatu duela ere entzun dugu... baina nola da hori posible? Elizako kanpandorrean ez dago kanpairik orain dela 100 urte ingurutik...

Ilunabarrean beste zerbait gertatu da. Gure camping denda kolore beltzeko sinbolo arraroz beteta agertu da; ondoko zuhaitzak ere sinbolo horiez beteta daudela konturatu gara. Sinboloa erronbo baten antzekoa dela ikusi dugu, eta bere barnean begi ireki baten irudia duela jabetu gara.

Halako batean, Ekaitzek lurretik irudi txiki bat hartu du, eta segundu batzuetara irudiari zuzenean begira gelditu da, hipnotizatuta bezala. Izen bat esaten hasi da behin eta berriz: “Akerbeltz, Akerbeltz, Akerbeltz...”. Irudiari gertutik begiratuta, erronboko sinboloa zela konturatu gara, aker baten gorputzaren formarekin. Eskutik kendu eta lurrera bota dugu irudia, eta orduan, Ekaitz bere onera etorri da.

4. eguna

Eguerdi partean, inguruak aztertzen ari ginela gizon bat ikusi dugu bide zaharretik etortzen. Pauso motelez zebilen baina erritmoa galdu gabe, eta poliki poliki guregana hurbildu da. Antzinako traje beltz bat zeraman jantzita goitik beheraino. Ez du hitzik esan, bere ezpainak ez dira mugitu eta bere begirada galdua zen, Ekaitzek irudia hartu zuenean bezalakoa. Guregana iritsi denean, ordea, gelditu eta guri begira jarri da. Halako batean, irribarre bat atera zaio. Ondoren, berriro aurrera begira jarrita bere bideari ekin dio, momentu baten guri begiratu eta irribarre bat atera zaio. Ondoren, berriro aurrera begira jarri da, eta bere bideari jarraitu dio, pauso motelak eginez eta atzera begiratu gabe.

Gauean, berriz, elizan jarritako tenperatura sentsoreak bertan bero pila bat zegoela adierazi digu. Bertara sartu garenean gauza harrigarri bezain beldurgarria ikusi dugu. Eliza jendez beterik zegoen! Denen aurrean, aldareak egon behar zuen lekuan, apaiz bat zegoen meza antzeko bat ematen. Gu, berriz, paralizaturik gelditu gara, ustezko eszena surrealista horri den traje beltzeko gizona zela jabetu gara!

Bat-batean, jende guzti hura guri begira jarri da, eta sekulako kanpai hots ikaragarri bat entzun da! Hotsaren azken uhinak bukatu direnean, jende guztia desagertu egin da. Bigarren kanpai hots bat entzun da, eta apaiza ezezereztik agertu da gugandik metro batzuetara; hotsa amaitzearekin, ordea, apaiza lehen bezala desagertu egin da, lehen bezala. Hirugarren kanpaiarekin, apaiza gure aurrean, gugandik metro erdira agertu da, ia gure aurpegiak ukitzeko moduan. Orduan, apaizak begien lekuan bi zulo beltz beldurgarri zeuzkala ikusi dugu... Ni mutu gelditu naiz, baina besteek ikaratuta garrasi egin dute...

Eta orduan, azken kanpaia entzun da! Apaiza berriz aldarean agertu da, eta eliza lehen zegoen bezala azaldu da: berria eta polita, argiz betea, dena bere lekuan, estatua eta koadro guztiak osorik... Hasierako herritar “mamuak” ere berragertu egin dira.

Izuak jota aldarera begiratu dugu, eta ikusitakoak oso beldurtuta utzi gaitu: apaiza gizaki  zegoela ikusi dugu, eta apaiza otoitz bereziren bat errezitatzen. Jendeak “Akerbeltz” oihukatzen zuen behin eta berriz.

Otoitza amaitzean, apaizak eta herritar batzuek neskaren gorputza likido batez busti eta bertan erre dute. Eta kearen artean, forma erraldoi batek bizia hartzen zuela ikusi dugu, hain justu, Ekaitzek aurkitu zuen irudiaren itxura berdinekoa. Iluna, beldurgarria... zen. Herritarrak “Akerbeltz handia bizirik dago!” oihukatzen hasi dira. Eta irudi izugarri hura, akerraren forma beldurgarria hartuta, barrezka ari zen gupidagabe, bere inguruan apaiza eta herritar-mamuak zituelarik.

Irudiari begira zeudela aprobetxatuz, ihes egin dugu izuak jota eta campingera sartu gara. Kiyoko negarrez ari da, Ekaitz hitz egiteko ere izutuegi dago, eta ni ahal dudan bezala idazten ari naiz... Eskuak dardarka dauzkat! Gau hau onik pasatuko al dugu?

5. eguna


Goizaldea da. Egunak oraindik ez du aurkitu. Eta agian, nire azken hitzak dira... Hirurok gaude hemen, campingean ezkutatuta, izan ere, badakite hemen gaudela. Etortzen ari direla entzuten dugu... Ez dugu denbora asko, eta badakigu hil egingo gaituztela, euretakoak bihurtzeko, hau da, Akerbeltzen morroi edo zerbitzariak... Beldurra daukagu... Ezin dut idatzi...

Egunkaria lur azpian sartuko dut, ez baitut beraiek aurkitzea nahi. Norbaitek aurkituko balu ihes egin dezala hemendik, eta guri gertatutakoa kontatu diezaiela... Asko maite ditugu gure familia, lagunak... Zergatik etorri ote ginen leku madarikatu honetara? Garesti atera zaigu Otxateko sekretua deskubritu izana...


Hemen daude... apaizaren eskuak dendan sartzen sumatzen ditugu, eta atzean Akerbeltzen orroa sumatzen dugu: “Hasi zeremoniarekin”. Dendaren kanpoaldeko zulotxo honetan lurperatuko dut nire egunkaria... Agur.

Eneko Goñi Egurza

2018 1   thumb 2018 2 2018 3  2018 4   2018 5    
     2018 6        

Irakurri gehiago...

GOÑI EGURZA, Eneko "Thanatosen deia"
GOÑI EGURZA, Eneko" Mundu gara"

Historia de la Ikastola de Beasain

ANDRAMENDI ELKARKIDETZAN ETA ELKARLANEAN

4.fw.png9.fw.png14.fw.png11.fw.png13.fw.png10.fw.png15.fw.png7.fw.png6.fw.png12.fw.png1.fw.png2.fw.png5.fw.png16.fw.png3.fw.png8.fw.png