Día del Libro

Ratio: 5 / 5

Inicio activadoInicio activadoInicio activadoInicio activadoInicio activado
 

PROSA

kimetz furundarenaKimetz Furundarena Agirre/ F Maila. AipamenaKaixo!Kimetz naiz eta 8 urte ditut. Beasainen bizi naiz eta Andramendi Ikastolan 3.mailan nabil. Nire gauza gustukoenak kirola eta musika dira. Hau izan da nire lehen idazlan luzea eta oso gustura nago jaso dudan sariarekin, espero dut nire ipuina irakurtzean zuei ere gustatzea.

ZUHAITZAREN ALTXORRA

Bazen behin, Zuhaitz izeneko mutiko bat. Hamalau urte zituen eta piraten abenturak izugarri gustatzen zitzaizkion. Liburu mordoa zituen, kortsario eta piratei buruzkoak, bere aitonak oparitzen zizkion, berari ere asko gustatzen baitzitzaizkion istorio haiek.


Udako oporretako lehen egunean, mezu bat aurkitu zuen bere ohe gainean. Ez zekien nondik iritsi zen baina zahartuta eta erabat horituta zegoen orri batean zegoen mezua idatzita. Modu xelebrean zegoen idatzia, hitzak eta irudiak agertzen ziren. Honela haste zen mezua:

Pirata onen antzera pista hauei jarraituz altxorraren kutxa aurkituko duzu.
Etxeko punturik altuenera joan behar duzu horretarako aitak garajean duen soka hartu eta ondo lotuta igo beharko duzu eta tximiniaren alde batean honako irudi hau Ω topatuko duzu.


Orduan Zuhaitz garajera joan zen soka bila. Aitaren gauzen artean topatu zuen jasota eta bizkarrean hartu eta teilatura joan zen. Sokaren mutur bat gerrian lotu zuen eta beste muturra berriz balkoiko barandari. Horrela teilatu gainera igo eta tximiniarantz abiatu zen. Tximiniara heldu zenean alde guztietara begira hasi zen, mezuan agertzen zen irudiaren bila. Halako batean, tximiniaren alde batean irudia margotuta aurkitu zuen eta honen erdian giltza zahar bat zegoen zintzilik. Eskuetan hartu eta galtzetako poltsikoan ondo gorde zuen teilatutik lasai jaisteko.


Behin beran zegoela berriro ere mezua atera zuen eta hurrengo zatiak honela zioen:

 Altxorraren zati garrantzitsu bat topatu duzu eta orain bigarrengoaren bila hasi beharko zara. Horretarako etxeko ate guztiak ondo begiratu eta ∞ aurkitzen duzun atean sartu beharko zara.


Han joan zen Zuhaitz etxeko ate guztiak begiratzera. Lehenengo bere logelara, gero egongelara, handik sukaldera, ondoren komunera eta azkenik gurasoen logelara. Ate guztiak ongi begiratu zituen, goitik behera eta ezkerretik eskuinera, baina ez zuen irudirik topatu. Halako batean, gogoratu zen ganbarako atean ez zuela begiratu eta korrika eskaileretan gora abiatu zen. Iritsi zenean, atearen erdi-erdian ikusi zuen irudia.

Zuhaitz urduri jarri zen, gero eta gertuago ikusten zuen altxorra. Atea ireki eta barrura sartu zen. Traste zaharrez beteta zegoen ganbara, ez zekien nondik hasi begiratzen. Galtzetako poltsikotik giltza atera eta han zegoen armairu zahar batean froga egin zuen baina ezin zen ireki. Begira jarraitu zuen eta armairuaren ondoan kutxa bat topatu zuen, giltza sartu eta ireki egin zen. Harrituta geratu zen ikusi zuenarekin.


-Aita altxor bat aurkitu dut! Zatoz hona!- oihu egin zion.


Orduan aita Zuhaitzengana joan zen, zertan zebilen ikustera. Semeak altxorraren kutxa erakutsi zion eta baita barruan zeuden pirata eta kortsarioen liburuak ere. Benetako istorioak biltzen zituen bilduma bat zen. Zuhaitz liburuak hartu eta bere logelara joan zen eta udako oporrak liburuak irakurri eta piraten munduan sartuta ederki pasa zuen.

Kimetz Furundarena Agirre

2017 1   2017 2 2017 3  2017 4   2017 5    
  2017 6   2017 7      

Historia de la Ikastola de Beasain

ANDRAMENDI ELKARKIDETZAN ETA ELKARLANEAN

15.fw.png2.fw.png10.fw.png7.fw.png11.fw.png16.fw.png4.fw.png8.fw.png5.fw.png12.fw.png6.fw.png9.fw.png1.fw.png13.fw.png14.fw.png3.fw.png