BERTSOAK
Kaixo! Ni Beñat Imaz naiz. 11 urte dauzkat. Andramendi ikastolako 6. mailan nabil. Oso pozik nago Beasaingo idazlehiaketan saria irabazi dudalako bertsoen E mailan. Nire zaletasunak rugbian jokatzea eta nire lagunekin egotea dira.
URTAROAK ETA TXORIAK
TXANTXANGORRIA, UDABERRIA
Hostoak piztu dira da udaberria
epeltasuna zaigu
hona etorria
Txio alai batekin piztu zait irria
kantari baitatorkit
gaur txantxangorria.
UDA. ENARA
Hegan zabiltz batzutan hona eta hara
txioka han hemendik heldu da udara
Zerua jolastoki hartuaz, enara
zure alaitasunaz
gu poztutzen gara.
|
UDAZKENA. USOA
Bidaiari aparta zuzen ta txukuna
indartsu ta dotore
hegaz dakizuna
Udazken bidaiari
tinko eta leuna
usoa goza zazu
zuk askatasuna.
NEGUA. AHATEA
Elur malutak mara Txuri mendatea
Ibaia harro dator
Ur hotzez betea
Hegan eta igeri
Ze elegantea Herria koloretuz
Dabil ahatea.
|
Beñat Imaz Agirre
|