Día del Libro

Ratio: 5 / 5

Inicio activadoInicio activadoInicio activadoInicio activadoInicio activado
 

PROSA

amets zurutuzaAmets Zuzutuza Eskisabel / E Maila. AipamenaKaixo! Ni Amets Zurutuza naiz eta 10 urte ditut. Andramendi ikastolan ikasten dut, LH5. Mailan nago. Asko gustatzen zait marraztea baina bereziki atsegin dudana irakurtzea eta idaztea da. Aipamena ematen didaten bigarren urtea da eta aurten gainera bai ipuinean baita bertsotan ere!!! Izugarrizko poza eman dit aipamen hauek jasotzeak.

BI BIZITZA KOADERNO BATEAN

MANEX (2017ko Otsaila)

Ni Euskal Herrian bizi naiz, Zarautzen. Hamaika urte ditut eta marraztea asko gustatzen zait. Handitan liburu ilustratzaile izan nahiko nuke. Betidanik gustatu izan zait liburuak irakurtzea baina gehien atsegin dudana liburuetako marrazkiak dira... Gehienetan zoragarriak izaten dira!

Ikastolan Yemenerako material bilketa egiten ari dira eta irakasleak guk ere zerbait eramateko proposatu digu. Yemeneko neska mutilen egoera azaldu digu, bertako neska mutilek ikasteko oso aukera gutxi dute, gerraren ondorioz eskola asko bonbardatu dituzte, urik ere ez dute etxe askotan eta ez dute ez dirurik ez aukerarik gauzak erosteko.

Pena handia ematen dit, zaila egiten zait egoera hori ulertzea, batzuek hasitako gerragatik denek sufritu beharra.

Beraz, nik ere zerbait egitea pentsatu dut eta gabonetako eskean ateratako dirua erabiltzea pentsatu dut horretarako. Ze ondo pasa genuen Gabon eskean! Mikel, Xabat, Xabi eta Nerearekin. Etxe bateko portalean argia itzaldu zitzaigun abesterakoan eta Nereak sekulako oihua bota zuen. A ze barregura! Ezin genuen abesten jarraitu.

Itsulapikoa irekitzean 13,11€ ditudala ohartu naiz. Azkenean 10€ hartu ditut.

Bazkaltzerakoan irakasleak azaldu diguna kontatu diet gurasoei. Beraiek ere ados daude nire erabakiaren eta ikastolatik ateratzean “paper dendara” joan naiz koaderno bat erostera.

Dendan koadernoa asko daude, gehienak laranja kolorekoak marrazki horiekin. Bueltak eta bueltak eman ditut eta bat-batean sekulako koaderno polita ikusi dut: urdina, kolore ilunagoko seilu batekin estanpatua. Harrigarria iruditu zait, munduko eraikuntza ospetsuenen marrazkiekin estanpatua zen eta. Eskuetan hartu dut eta momentu batean niretzako erostea pentsatu dut baina Yemengo neska mutilen irudia burura etorri eta tentazioa aguantatu dut. Koaderno hau beste norbait zoriontsu egiteko izango da. Azkenean koadernoa eta boligrafoa erosi ditut.

Etxera iristerakoan ezin izan diot tentazioari eutsi eta koadernoko atzealdeko kartoian ondoko marrazkia egin diot: amets zurutuza 1

Bihar koadernoa irakasleari emango diot.

LITZY (2017ko Apirila)

Litzy dut izena, Al-Hudayda-n bizi naiz eta 9 urteko neskatila naiz. Nire izenak alaitasuna esan nahi du eta nahiz eta gerran egon alaitasun hori mantentzen saiatzen naiz.Hiri handia da nirea eta itsas portu handia du baina nik ez dut marinel izan nahi, marrazkilaria baizik. Liburuak ere asko gustatzen zaizkit baina gerra dela eta ez dut aukera handiegirik horietako bat edukitzeko. Duela gutxi nire ikastetxea bonbardatu dute. Orain harri artean biltzen gara egunero.

Egoera gogorra da. Ez dut ulertzen batzuk hasitako gerragatik denok sufritu beharra.

Baina gaur pozik nago, eskolan Europatik datozen koaderno batzuk banatu dizkigute. Niri koaderno urdin bat tokatu zait, kolore ilunagokoz munduko eraikuntza ospetsuak estanpatuak dituena. Koadernoen kaxa ireki duten orduko, ikusi dut koaderno urdina eta huraxe tokatzea nahi nuen... Ze zortea nirea!!!!

Koadernoaren atzeko azalean marrazki txiki bat dauka norbaitek egina eta oso barregarria iruditu zait. Umoretsua izango da hau egin duen umea.

Etxera iristerakoan atarira jaitsi naiz nire koaderno berrian marrazki bat egitera. Bertan nagoela Europako kazetari bat hurbildu zait. Galdera batzuk egin dizkit, argazki batzuk atera eta nire marrazkia bereziki polita dela esan dit. Horrekin batera proposamen bat egin dit: egunero nere albisteak ilustratzea. Trukean dirua emango dit. Baiezkoa esan diot. Oso ondo etorriko zaigu eta diru hori etxean eta aukera badut, ikasteko ere gordeko dut.

Koaderno honek nire bizitza aldatu du!

MANEX/LITZY (London, 2032.urtea)

“Lady Bird”editorialak langile berriak kontratatu ditu haurrentzako egin behar dituzten liburu sorta berria ilustratzeko. Manex Urteaga eta Litzy Al- Sammad daude horien artean.

Agian, noizbait, hitzegingo dute koaderno urdinari buruz eta ohartuko dira bizitzan egiten diren borondate oneko ekintzek biziak aldatu ditzaketela, norberarena barne.

Amets Zurutuza Eskisabel

2017 1   2017 2 2017 3  2017 4   2017 5    
  2017 6   2017 7      

Televisión-Radio

Historia de la Ikastola de Beasain

Contacta con nosotr@s

ANDRAMENDI ELKARKIDETZAN ETA ELKARLANEAN

15.fw.png1.fw.png9.fw.png12.fw.png10.fw.png5.fw.png6.fw.png8.fw.png13.fw.png3.fw.png2.fw.png14.fw.png7.fw.png11.fw.png4.fw.png