BERTSOAK
Kaixo! Ni Amets Zurutuza naiz eta 10 urte ditut. Andramendi ikastolan ikasten dut, LH5. Mailan nago. Asko gustatzen zait marraztea baina bereziki atsegin dudana irakurtzea eta idaztea da. Aipamena ematen didaten bigarren urtea da eta aurten gainera bai ipuinean baita bertsotan ere!!! Izugarrizko poza eman dit aipamen hauek jasotzeak.
ZORIONTASUNA Alaitasun, gozamen
lasaitasun ona,
horixe da niretzat
zoriontasuna
Beti nahi izan dute
jakintsuek esan
emozio hau nola den
agertu guregan
Aristoteles, Nietzsche
filosofo asko
mila iritzi ezberdin
zorionerako
Ta hori lortzen dugu
gauza askorekin
lagunekin jolastuz
ta familiakin
|
Elkarrekin ikasiz
elkarri lagunduz
elkarlanean ariz
edota maitatuz
Amaren muxu bat ta
aitan besarkada
lasaitasun poz hori
izugarria da
Bihotz taupada azkarrak
pozaren aurrean
begiak dir-dir daude
zoriontasunean
Bizitzan egon arren
arantza ugari
saiatu beti eusten
zoriontasunari
|
Amets Zurutuza Eskisabel
|