AMAIUR PEREZ GALARRAGA F mailan. 2 saria |
Lagunak
Behin bazen Larraitz izeneko neska bat. Larraitzek ile marroia, begi berdeak eta ahots eztia zituen.Bere amona jaio baino urte asko eta asko lehenago, gerra izugarria egon zen. Bi gizaki beldurgarri, herrira jeitsi ziren eta jendea beldurtu zuten baina, Larraitzen arbasoek menperatu egin zituzten bi monstruo izugarri haiek. Hogeitabost urtez behin Kizkitzatik herrira jeisten ziren eta egun hori oso tristea izaten zen. Herriko gizonak armak prestatzen zituzten eta emakumeak beraien haurrekin etxean gordetzen ziren. Larraitzek, ez zekien zein zen egun hartan jendea hain urduri egoteko arrazoia, misterioa ixilpean gordetzen baitzen familian.
-Aizu ,barkatu, baina zergatik zaudete hain izuturik, beldurturik eta triste? -galdetu zion behin herriko gizon bati.
-Aizu, neskato ,ez al dakizu gaur basajauna eta basandrea jeitsi behar direla hona, herrira?-erantzun zion gizonak.
-Eta zer, gaiztoak al dira ba ?-Larraitzek
-Gaiztoak? Oso gaiztoak! -erantzun zion gizonak beldurturik.
Larraitz, buelta erdia eman eta etxera abiatu zen. Etxea ilun-ilun zegoen. Ama eta ahizpa ixil-ixilik zeuden sukaldean negarrez. Larraitz ezer gertatuko ez balitz bezalaxe han azaldu zen esplikazioak eman nahian. Etxeko balkoira gerturatu, krix-krax leihoa ireki zuen eta herriko plaza hutsik zegoela ikusi zuen. Aurrean, urrutian, Errekarte kalean, bi monstruo ikusi zituen. Eskailerak zalaparta batean eta binaka jeitsi eta huts-hutsik zegoen plaza pasa eta iñurri bat balitz bezala bi izaki, ejem, ejem, monstruo horiengana hurbildu eta hauxe esan zien:
- Aizue, zergatik ez gara denok lagunak egiten? Utz ditzagun iskanbilak alde batera.
- Herrikoek, guri, gaiztoak deitzen digute eta ez zaigu batere gustatzen hori entzutea. Horregatik, hogeitabost urtez behin herrira jeisten gara zuek izutzera.
Larraitz neska azkarra eta zentzuzkoa zen, monstruoei bizkarra eman eta pentsatzen hasi zen. Herriko gizonak, bien bitartean, armak zorrozten ari ziren ZIS; ZIS; ZIS. Denak, bi izaki beldurgarri haiei aurre egiteko prest zeuden baina Larraitzi ez zitzaion batere gustatzen borroka egitea, ez horixe! Ez zuen sinisten borroka eginez gauzak konpontzen zirenik beraz, ideia ikaragarri ona bururatu zitzaion. Basajaun eta Basandreari aurrez aurre begira jarri eta TALO FESTA egitea proposatu zien Errekarte auzoan.
Orain, bost urtez behin, azaroan, basajauna eta basandrea arto alez betetako zaku handi batekin etortzen dira Igartzako errotara han alea xehetzera. Gure aiton amonak talo borobil-borobilak egiten dituzte eta nahiko jan eta nahi adina ardo edan ondoren ERROTA ZAHAR MAITEA abestuz agurtzen ditugu Kizkitzako gure lagunak.
ARGI