Día del Libro

Ratio: 5 / 5

Inicio activadoInicio activadoInicio activadoInicio activadoInicio activado
 

Lontxoren denda

  bi ekhine 193   

Lontxo agurerik sinpatikoena eta atseginena zen. Jende guztiak maite zuen Lontxo. Hainbeste maite zutenez jendez gainezka egoten zen den da. Lontxoren dendan mendazko karameluak, karamelu bigunak, txokolatinak eta udan, izozki goxo-goxoak saltzen ziren. Lontxok oso prezio onean zituen gozokiak eta ez zuen arnasa hartzeko betarik ere izaten, hain egoten zen lanpeturik. Denda beti gainezka, Lontxo zahartzen ari zen eta euroekin ez zen oso ondo konpontzen.

Abenduko gau batean, dendako atea itxi eta etxera nekaturik heldu zenean laguntzaile bat hartu behar zuela erabaki zuen. Afaldu ondoren, mahaia garbitu, blok-orri bat hartu eta hauxe idatzi zuen poliki-poliki:

Laguntzaile bat behar dut. Gazte xamarra bada hobe. Lagundu nahi duena sar dadila dendara.

Lontxo

Hurrengo goizean betiko orduan jaiki, gosaldu eta dendara sartu zen. Poltsikoan zeraman orriari zelo-punttak ipini eta erakusleihoan erantsi zuen iragarkia. Denda aurretik pasatu ziren bost neska-mutilek paperean jartzen zuena irakurri zuten eta barrura sartu ziren Lontxori bere laguntza eskaintzera.

- Kaixo, Lontxo.

- Kaixo, zer berri duzue?

- Zure laguntzaile izan nahi dugu

- Primeran, etor zaitezte zortzietan eta hitz egingo dugu ordu horretan ixten baitut denda.

Eguneroko moduan lan egin eta zortzietan prest zegoen neska-mutilak noiz etorriko zain, baina Lontxok, ordurako, euro bat lurrean utzia zuen. Zortziak eta bost ziren paretako ordularian neska-mutilen koadrila heldu zenean.

- Kaixo, gazteok!

- Kaixo, Lontxo. Hemen gara zuk esandako orduan.

- Beno, badakizue denok ezin duzuela hemen lanik egin. beraz, ondo iruditzen bazaizue banaka-banaka hitz egingo dut zuekin eta besteok kanpoan itxarongo duzue.

- Bale, hala nahi baduzu ...

- Mikel, gera zaitez zu barman, zurekin hasiko naiz hizketan eta, baina, emadazu minutu bat, segituan hango naiz bueltan.

Mikel, bakarrik gelditu zen denda barruan, inbidiaz puskatuta zegoen mostradorearen atzeko apaletan zeuden pitxiei begira. Lurrera begiratu zuen batean, euro bat ikusi zuen eta duda-mudaka egon ondoren poltsikoan sartu zuen hurrengo goizean gozokiak erosteko. Lontxok frogatxoa egiteko denbora eman ziola pentsatu zuen eta dendara sartu zen. Bizpahiru galdera egin zizkion eta hurrengoari deitu zion. Denek berdin jokatu zuten. Denek jaso zuten Lontxok lurrean jarri zuen txanpona, denek Nereak ezik. Nerea dendara sartu zenean, Lontxok itxaronarazi egin zion besteekin egin zuen modu berean. Bakarrik zegoela, lurrean ikusi zuen txanpona jaso eta Lontxo azaltzean, eskura eman zion berea izango zela esanez.

Lontxok ez zuen asko pentsatu beharrik izan, begirada xamur bat bota eta esan zion:

- Zu izango zara nire laguntzailea, Nerea.

Halaxe, bost urtez izan zen Nerea Lontxoren laguntzaile eta Lontxo erretiratu zenean Nereak jarraitu zuen dendako martxarekin. LONTXOREN DENDA oraindik bizirik daga eta herrian gazteek eta hain gazte ez direnek ere oso estimutan dute.

"ILARGIA"

Historia de la Ikastola de Beasain

ANDRAMENDI ELKARKIDETZAN ETA ELKARLANEAN

4.fw.png10.fw.png7.fw.png16.fw.png5.fw.png6.fw.png15.fw.png1.fw.png12.fw.png9.fw.png8.fw.png2.fw.png14.fw.png3.fw.png13.fw.png11.fw.png