Día del Libro

Ratio: 5 / 5

Inicio activadoInicio activadoInicio activadoInicio activadoInicio activado
 

NEREA ARBIZU CALVO

bi nerea 223
Nerea Arbizu Calvo
F mailan 1. saria
8 urte, Beasain
Beasaingo Ikastola
F mailan 1. saria

• Zumarragan jaio nintzen 1992ko otsailaren 17an Andramendi Beasaingo Ikastolan ikasten dut.

• Idaztea asko gustatzen zait, eta noski, saria ere asko gustatu zait. Beldurrezko filmak ikustea ere gustukoa dut eta baita pianoa jotzea ere.

• Oso pozik nago saria irabazi dudalako, izan ere, irabazi dudan lehenengo saria baita.

Nire ipuinaren istorioa

Bazen behin Miren izeneko 1 3 urteko neska alai, jator eta dibertigarri bat. Beldurrezko filmok asko gustatzen zitzaizkion, eta nonbait bat jartzen bazuten, nekez utziko zuen ikusi gabe.

Egunkaria irakurtzen ari zen batean, bere herriko zineman beldurrezko film bat jarri zutela ikusi zuen eta berehala bere lagunei deitu zien ea berarekin zinemara joan nahi zuten galdetuz. Lagunek baietz erantzun zioten eta hala, arratsaldeko zazpietarako geratu ziren zinema aurrean. Ordua iritsi zenean, krispeta-poltsak erosi eta beste askotan bezala filma ikustera sartu ziren.

Filma bukatu ondoren, denok erabat beldurtuta atera ziren bertatik; dudarik gabe, filmok zirrara berezia sorrarazi zien denei eta bereziki Mireni. Baina oso kontentu zeudenez, afaltzera hanburgesategi batera sartu ziren filmaz hitz egiten ari ziren bitartean.

Afaldu ostean, Miren etxera joan zen; izan ere, astelehenerako ipuin bat idatzi beharra zeukan eta larunbat gauean zeuden dagoeneko. Halere, koaderno aurrean jarri eta Mireni ez zitzaion ipuinerako ezer bururatzen eta lerrorik idatzi gabe oheratu zen.

Igande goizean, Miren mendira abiatu zen, han zer edo zer bururatuko zitzaion esperantzarekin. Halako batean, ia mendi-tontorrean zela, urrunean baso txiki batez inguraturik baserri bat zegoela konturatu zen eta indar misteriotsu batek eraginda, Miren hara abiatu zen. Bertara iritsi orduko, baserritik andre zahar bat atera zitzaion ea han zer egiten zuen galdezka. Mirenek kontatu zion mendian paseoan zebilela eta lasaitasun hartan idatzi beharra zeukan ipuin baterako zerbait bururatzea espero zuela. Andreak ea bere laguntzarik nahi zuen galdetu zion eta Mirenek baietz erantzun zion; horrela, baserri barrura sartu eta andreak bere bizimodu triste eta bakartia nolakoa izan zen kontatu zion. Geroago, elkar agurtu eta berriz ikustekotan geratu ziren.

Mirenek andre zaharraren kontu guztiak gogoan hartu zituen, eta horiekin bere etxean ipuin bat osatu zuen astelehenerako. Ikastolan ipuina aurkeztu zuenean, irakasleari izugarri gustatu zitzaion eta sari bat ere eman zioten ipuin horregatik.

Egun gutxira, Miren berriz ere andre zaharrarengana abiatu zen eskerrak emateko asmoz, baina baserria zegoen lekura iritsi zenean han ez zegoen ez baserririk, ez andrerik, ez ezer; baso txiki bezain eder hura soilik, zuhaitzez betea zegoen eta gizakiak egindako ezer ez zegoen han. Baina une horretan oroitu zen aurreko larunbatean ikusitako beldurrezko filmean gauza bera gertatzen zela eta guztiz izuturik korrika herrira alde egin zuen bere etxera iritsi arte geratu gabe.

Geroztik Miren ez zen gehiago baso hartara inguratu, baina inoiz ez zuen ahaztu andre zahar hura.

"ERNIOPE"

Historia de la Ikastola de Beasain

ANDRAMENDI ELKARKIDETZAN ETA ELKARLANEAN

2.fw.png1.fw.png11.fw.png8.fw.png5.fw.png4.fw.png13.fw.png6.fw.png12.fw.png16.fw.png3.fw.png15.fw.png7.fw.png9.fw.png10.fw.png14.fw.png