Día del Libro

Inicio desactivadoInicio desactivadoInicio desactivadoInicio desactivadoInicio desactivado
 

 

NAROA ABALABIDE INTSAUSTI

    bi naroa 205
   
Naroa Abalabide Intsausti
E mailan aipamena
12 urte,Beasain
Beasaingo Ikastola
E mailan aipamena

• Naroa Abalabide Intsausti naiz eta Beasaingo Ikastolan ari naiz Lehen Hezkuntzako 6.maila egiten.

• Hau izan da atera dudan lehenengo saria eta poz handia eman dit

• Aisialdien musika entzutea, lagunekin irtetea edo panderoa jotzea gustatzen zaizkit, izan ere, Musika Eskolan bainabil panderoa jotzen ikasten.

• Asteburuetan kirol-ikuskizunak ere atsegin ditut, batez ere futbola. Errela da nire talderik kuttunena

Nik astronauta izan nahi dut

Nafarroako herri txiki batean laurogei biztanle bizi ziren. Han zortzi ume ziren guztira eta herri txikia izan arren, oso ondo pasatzen zuten. Denak oso atseginak, jatorrak eta irudimentsuak ziren.

Arratsalde eder batean, denak Errotaberri parkean elkartu ziren. Parke hori berentzat oso ederra zen, egun osoa han pasatzen baitzuten: beren sekretutxoak kontatu, abestiak abestu, jolas egin, bihurrikeriak asmatu, ...

Horretan ziren batez ere adituak, ... , bihurrikeriak asmatzen eta egiten.

Ez zitzaion ez, berehalakoan ahaztuko Jexux aitonari ume bihurri haiek egin ziotena, ... Bere trikitixa ezkutatu alajaina! Berak maiteena zuen tresna! Izan ere aitona Jexuxek tristura sentitzen zuenean edo bakardadea, edo nik al dakit zer?, ... bere trikitixa hartu eta nahikoa zuen pieza pare bat jotzea, dena konpontzeko. Berria bezala geratzen zen.

Egun hartan ordea, bakoitzak handitan zer izan nahi zuen esaten hasi ziren eta ez zuten barrabaskeria berezirik buruan.

- Nik auto-tailer batean lan egin nahi dut- zioen Aitorrek, autoak asko gustatzen baitzitzaizkion.

Mikelek, berriz, irakasle izan nahi zuen, Ioritzek sendagile, Gorkak futbolari, ...

- Ba, … nik musikari izan nahi dut -esan zien Arantzazuk-.

Iratxek,ordea, begirale izan nahi zuen eta Amaiak astronauta.

- Astronauta? -esan zioten besteek- Hi, neska, zoratuta hago!!! Hori ez dun ofizio normala.

Hainbat eztabaida izan zuten elkarren artean, baina hala ere beti elkarrekin ibiltzen ziren.

Hurrengo egunean, denak parkera etxeko gauzak eraman zituzten, bakoitzak bere lanbideari zegozkionak. Batek liburu zaharrak, besteak tresnak, horrek berriz aitari kendutako mekaniko-tresneria, hark hodiak eta kableak, denek eraman zuten zerbait Amaiak izan ezik.

Amaiak, astro-ontzia eta astronauten lana nolakoak ziren ez zekienez, liburuetan begiratu, irakurri eta herriz herri hasi zen material ezberdinak biltzen. Lehenik Iruñera joan zen baso, bide, trenbide eta lokatzez betetako bideak gurutzatuz. Halako batean konturatu zen Gipuzkoa aldera etorri beharko zuela. Jarraian Arabara eta horrela Euskal Herri osoa korritu zuen astro-ontzia egiteko balio zezakeen materialaren bila. Jirabira hori egin ondoren bere herrira iritsi eta gau eta egun astro-ontzia egiten hasi zen.

Handik egun gutxitara bukatua zuen eta lagun guztiak gonbidatu zituen bere baserrira sorpresa bat eman nahi zielako.

Lagunak iristerako hantxe zeuzkan jarrita gozokiak, puztukiak eta txokolate bero-beroa. Denek zioten Amaiari zerbait gertatzen zitzaiola, oso pozik baitzebilen azken bolada hartan. Halaxe zen.

Meriendatu ondoren, denak astro-ontzia zegoen tokira eraman zituen eta lagun guztiak txunditurik geratu ziren. Amaiak hau proposatu zien:

- Ondo iruditzen bazaizue, munduari buelta bat emango diogu ...

Besteak oso pozik jo eta ke dena prestatzen hasi ziren eta bai prestatu ere astebete ba i no lehen.

Joan baziren joan, herria triste eta hutsik geratu zen. Han ez zegoen lehengo bizitasunik, zaratarik eta poztasunik. Aitona-amona guztiak tramankulu ziztrin hura noiz itzuliko zain zerura begira, gurasoak berriz, zeharo kezkaturik ertzaintzari deitu eta bazter guztietara dei eginez ditxosozko astro-ontzia non azalduko. Haiek egunak haiek!

Halako batean zer ikusiko eta zeru-ertzean izugarriko abiadan zetorren tramankulu zaharra. Hango uju eta oihuak, aitona Jexux ere pozaren pozez ez zitzaigun ba hasi trikitixa jotzen denei ongi-etorria emateko?

Non lur hartuko astro-ontziak eta Amairen baserriko sororik onenean. Patata askorik ez zuten jasoko ez! Hala ere denak kontentu, zortzi lagunak sano eta salbu ikusi zituztenean.

Eta ba al dakizue herri horrek izugarrizko ospea hartu duela? Sekulako jendetza joaten dela? Bai ba, … espazio-ontzi berezi hori eta beste horrelako tresna batzuen erakusketa antolatu baitute Amaiak eta bere lagunek. Eta zein uste duzue dagoela sarreran? Zein izango da ba, …? aitona Jexux, bere trikitixa ondoan duela.

“TRIKITIXA”

Historia de la Ikastola de Beasain

ANDRAMENDI ELKARKIDETZAN ETA ELKARLANEAN

13.fw.png8.fw.png9.fw.png16.fw.png10.fw.png1.fw.png7.fw.png2.fw.png5.fw.png11.fw.png3.fw.png12.fw.png15.fw.png4.fw.png14.fw.png6.fw.png