ALAIN AIESTARAN AUZMENDI
Alain Aiestaran Auzmendi
E.Mailan aipamena
|
• Beasainen jaio nintzen 1990eko urrian 8an. Lehen Hezkuntzako 5.maila egiten ari naiz Beasaingo Ikastolan.
• Asko atsegin dut futbola, baita eskubaloian ere. Aurten nire lehen aipamena izan da sariketa honetan.
Liburu borobila
Txikia nintzenean, liburu borobil bat oparitu zidaten. Bart, lotan nengoen eta bat-batean, begietan mina sentitu dut. Eskuak aurpegian jarriz poliki-poliki begiak irekitzen hasi naiz eta ikusi dudanaz harritu naiz, izan ere, aspaldiko liburu borobil hartatik milaka izartxo txiki ateratzen hasi dira: batzuk gorriak, besteak urdinak, kolore askotako izartxoak. Izartxo bati pixkanaka-pixkanaka ahoa ateratzen hasi zaio eta horrela esan dit aurpegi txarrarekin:
- Aizu mutiko, gauza bat esan behar dizut. Gure liburua oparitu zizutenetik ez duzu ukitu ere egin eta oso haserre gaude gu eta liburuko beste protagonistak, baina horrez gain, beste gauza bat ere esan nahi dizut, gure liburua ez da beste guztiak bezalakoa, oso berezia da, hobeto esanda, magikoa da. Horregatik atera gara barrutik, zurekin egoteko asmoz.
Nik ez nuen ezer ulertzen. Bat-batean, izar txiki guztiak nire gainera etorri eta liburu barrura bota naute. Hura lekua, hura lasaitasuna, dena berdea: zelaiak, mendiak, zuhaitzak, ... , dena berde zegoen. Oinez nindoala, zulo botera erori naiz. Zulo horren beheko aldean, itsaso urdin eta handia zegoen. Uretara erori eta konturatzerako ohean nengoen galduta animalia askoren artean: lehoiak, tigreak, hartzak, sugeak, ... Begiak igurtzi ditut behin eta berriz baina, alferrik, animaliak ez baitziren urruntzen. Are gehiago, emeki-emeki lehoi bat niregana hurbildu, nire gainera salto egin eta bere aho itsusi eta handi horretan sartu nau. Bere eztarritik jaisten ari nintzen eta berriz ere, liburu barrura erori naiz.
Mendian gora abiatu eta egurrezko txabola txiki bat ikusi dut eta bertara hurbildu naiz. Atea irekitzean ez dut inor ikusi, baina ezkerretara barruntatu ditudan egurrezko eskailerak igo eta hantxe ohean sartuta aurkitu dut triku bat.
- Zer gertatzen zaizu? -galdetu diot nik-.
- Atzo, etxera nentorrela, banana-azal bat zapaldu eta lurrera erori nintzen eta sekulako mina hartu nuen. Horregatik nago hemen sartuta egun osoan.
Larritu egin naiz eta ezer erantzun gabe, eskailerak jaitsi eta atetik irten bezain azkar, liburutik kanpo ikusi dut nire burua. Ohean sartuta nengoen eta izarrak artean hor zeuden, kolore guztietako izarrak, zuriak, arrosak, berdeak. Orduan amari deika hasi naiz. Ama!! Ama!! Baina ez dit inork erantzun.
Handik pixka botera, liburutik untxi more bat otero da belarri urdinak eta buztan arrosa dituela. Untxi hori izar baten gainean eseri eta nire buru gainean pausatu da. Beste izar guztiak pixkanaka-pixkanaka elkartzen hasi zaizkio eta izar guztien artean izar handi-handi bat osatu dute. Hala, untxia, berriro liburura sartu da salto bat eginez eta izarra ere bai bere atzetik. Ametsa izan dela pentsatuz, liburua laztandu eta ohean etzan naiz. Izara artean goxo-goxo bildu eta izartxo baten distira sumatu dut nire pijamaren poltsikoan. Agian nire ametsak sortzen dituen izartxoa izango dela pentsatu dut. Lo hartu dut, ezer gertatuko ez balitz bezala.
Gaur goizean jaiki eta eskua poltxikoan sartu dut, baina izarra falta zen. Liburuan begiratu eta han zegoen barruan, irribarretsu, izar erraldoiaren ondoan. Halaxe, liburu borobila magalean hartu, ipuina irakurri eta gosaltzera joan naiz.
"IZARTXOA"