Día del Libro

Inicio desactivadoInicio desactivadoInicio desactivadoInicio desactivadoInicio desactivado
 

 

IRATXE VAZQUEZ AUZMENDI

    bi iratxe 247
   
Iratxe Vazquez Auzmendi
F mailan 3. saria
8 urte Beasain
Beasaingo Ikastola
F maian 3. saria

• Iratxe Vazquez naiz eta 8 urte ditut. Beasaingo Ikastolan ikasten dut eta lehen aldia da lehiaketa honetako sari bat jasotzen dudala

• Kirolak atsegin ditut eta irakurtzea eta idaztea gustatzen zaizkit

Amaia eta Jon

Bazen behin Amaia izeneko neska bat. Barrutik bihotz onekoa, maitakorra eta oso lotsatia. Kanpotik oso bihurria, goxokizalea eta apaintzea asko gustatzen zitzaiona zen.

Hamar urte zeuzkan eta oso zoriontsu zen amarekin eta aitarekin oso ondo konpontzen zelako. Alaba bakarra zenez gauza guztiak berarentzat ziren. Irteerak egiten zituzten zinera, mendira eta leku guztietara ero moten zuten.

Halako batean amak esan zion Amaiari:

- Amaia ume bat izan behar dut.

- Ama, gezurra izango da!

- Ez, ez da gezurra eta espero dut nik umea izaten dudanean zuk lagunduko didazula zaintzen.

- Bai ama, saiatuko naiz.

Orduan, umea izan zutenean Amaiari esan zion:

- Amaia erosketak egitera joan behar dut eta mesedez, zaindu umea. Ondoren, etxea garbitu behar dut eta zaindu Jon.

Amaia nazkatuta zegoen beti Jon garbitzeaz eta horrelako gauzak egiteaz. Beraz, amak umea zaintzeko esan zion batean, Amaia bere logelara joan zen. Bitartean, Jon negar eta negar aritu zen eta amak, iritsi zenean, Amaia zigortu egin zuen horrelako gauza bat egiteagatik.

Amaia momentu hartan oso minduta zegoen Jon gehiago maite zuela eta bera ez zuela maite uste zuelako. Amaiak irteera bat egiteko esaten zuen bakoitzean ezetz esaten zion Jon txikia zela eta ezin zuela.

Egun batean, etxetik alde egitea erabaki zuen eta motxila hartu eta aldegin zuen. Baina lagunaren etxera joan zen eta honek esan zion:

- Zer zabiltza hemen?

- Ni lo egitera etorri naiz.

- Eta nola etorri zara abixatu gabe? - dio lagunak

- Ba, etxean Jon jaio zenetik ez naiz oso ondo konpontzen amarekin . Eta pasatutako guztia kontatu zion bere amak bera ez zuela maite esanez.

- Nola ezetz! Ni handiena nintzen eta ume txiki bat jaio arren berdin-berdin maite izan ninduten.

- Egia da, benetan? - dio Amaiak.

- Zoaz etxera. Zure gurasoak oso kezkatuta egongo dira eta.

- Amaiak kasu egin zion bere lagunari eta bere etxera joan zen. Amak errieta egin zion baina dena esplikatu zionean amak Jon bera baino gehiago ez zuela maite esan zion eta biak berdin-berdin maite zituela esan zion. Baina Jon jaio berria zenez berarekin denbora luzez egon behar zuela esan zion: jana eman, bainatu, paseatu ... egin behar zuela.

Ordutik aurrera, Amaia berriro zoriontsu izan zen. Jon hazi egin zen eta berriro familiak lehen egiten ez zituen gauzak egiten zituen. Oso zoriontsu izan ziren.

“MAITASUNA”

Historia de la Ikastola de Beasain

ANDRAMENDI ELKARKIDETZAN ETA ELKARLANEAN

12.fw.png8.fw.png10.fw.png7.fw.png2.fw.png16.fw.png3.fw.png1.fw.png14.fw.png9.fw.png11.fw.png6.fw.png4.fw.png13.fw.png15.fw.png5.fw.png