Ratio: 5 / 5

Inicio activadoInicio activadoInicio activadoInicio activadoInicio activado
 
   

Egun pozgarria da gaurkoa, gure ikasleak hasi direlako ikastoletara etortzen, eta hurrengo egunetan gure gela guztiak beteko direlako. Egoera normala ez den arren, ahalik eta normaltasun handienarekin ekingo diogu 2020-21 ikasturte honi. Gure helburu nagusia gure ikasleei ahalik eta heziketa onena ematea da, eta gaur egungo egoeran, gure alor pedagogikoan sakontzeaz gainera, ikasle, irakasle eta langile guztien osasuna bermatzea dugu xede. Horretarako, administrazioek ezarri dituzten protokoloei geureak erantsi dizkiegu, Covid 19 birusaren kutsatzeak ekiditeko, eta gertatuko balitz, hedapena geldiarazteko.

Hori guztiori aurrera eramateko, baliabide gehigarriak behar ditugu ikastetxe guztiok. Frantziako Gobernuak ez ditu aurreikusi. Nafarroako Gobernuak ezarri ditu baliabide batzuk. Eusko Jaurlaritzak baliabide sorta bat iragarri zuen iragan ostiralean sare publikoarentzat, baina itunpeko sarearentzako deialdi bereziak irekiko dituztela esatera mugatu zen.

Ostiraleko iragarpenaren ondotik, bilera sorta egin zuen, atzo, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak hezkuntza eragile desberdinekin. Gurekin ere bildu zen. Aitortu behar dugu dezepzioa eragin zigula, bileraren aurretik genituen zalantzak areagotu egin zirelako bileraren ostean.

Alegia, esan ziguten –baina ez zuten konpromisorik hartu– baliabideak izango ditugula egoera berezi honetan ikasturteari ekiteko, baina ez ziguten argitu ez zenbat, ez noiz, ezta zertarako edo zein irizpideren arabera jasoko ditugun baliabide horiek. Honetatik atera genezakeen ondorioa da bilera denbora irabazteko Jaurlaritzaren trikimailu bat izan dela eta ezer ez jasotzeko arriskua dugula.

Egoera honek kezka eragin digu ikastoloi, astelehen honetan ikasle guztiak ikasgeletan hartzen hasiko garen unerako ez dakigulako Administrazioak egoerak eskatzen dituen baliabide gehigarriak emango dituen ala ez. Kezka larria sortzen du eta min egiten du Eusko Jaurlaritzaren proposamen ezak.

Hezkuntza sistema osoko ikastetxe guztioi berdin eragiten digute Covid 19 birusaren krisiari erantzuteko hartu beharreko neurriek. Besteak beste, gai hauetan:

  • Ikasleen arteko distantzia mantentzeko ezintasuna dagoenean eta gela bikoizketa ezarri behar denean, irakasle gehikuntza eskatzen duenean.
  • Covid 19 arduraduna figura ezartzerakoan.
  • Kutsatzeak eta egoerak eragingo dituen bajen ondorioz langileen ordezkapenak egin behar direnean.
  • Baliabide teknologikoak eskuratu edo berritu behar direnean.
  • Garbitasun eta higiene neurriak areagotu behar direnean.
  • Besteak beste, jangela eta garraio zerbitzuetan neurri desberdinak hartu behar direnean.
  • Euskararen errefortzuan; ikastolok argi baitugu alor honetan indarrak bikoiztu egin behar direla, egoera berezi honek lehendik ere antzeman genuen jaitsiera areagotu egin duelako euskararen erabileran eta kalitatean.

Horregatik exijitzen diogu Eusko Jaurlaritzari hezkuntza sistema osoarekiko dituen erantzukizunak bereganatzeko eta betetzeko, hezkuntzak duen garrantzia kontuan izanda.

Ikastolok konpromisoz, ilusioz eta arduraz ekingo diogu aurtengo ikasturteari, eta ahalegin guztiak biderkatuko ditugu gure hezkuntza komunitatearen hezkuntza, osasun eta lan eskubideak bermatzeko.

Irakurri gehiago...

Historia de la Ikastola de Beasain

ANDRAMENDI ELKARKIDETZAN ETA ELKARLANEAN

6.fw.png7.fw.png11.fw.png15.fw.png9.fw.png2.fw.png13.fw.png1.fw.png4.fw.png10.fw.png16.fw.png14.fw.png8.fw.png3.fw.png12.fw.png5.fw.png