INGELESEZKO AZTERKETAK: MATRIKULA EPEA APIRILAK 25

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
   
pdf    

ELDUAIEN HIZKUNTZA ESKOLA eta ANDRAMENDI IRAKASKUNTZA KOOP.ELK.AREN hitzarmena dela eta Lehen Hezkuntzako ikasleek ekainean ingeleseko azterketa frogak egiteko aukera izango dute: “young learners” delakoan. Hiru maila egongo dira; bakoitza prezio batekoa. Apirilaren 25a da matrikulatzeko azken epea.

 

PAPER BASED “X” bat jarri egin nahi duzun azterketan

AZTERKETA “X” bat jarri egin nahi duzun azterketan DATA PREZIOA
STARTERS   2016/06/02 55.00€
MOVERS   2016/06/02 57.00€
FLYERS   2016/06/02 59.00€

 

         

VIII. LIBURU FESTA

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
VIII liburu festa    
pdf    

Apirilak 26, 27 eta 28an liburu festan murgilduta egongo gara Beasaingo Ikastolan. Hiru egunetan zehar ekimen ugari izango ditugu non literaturaz eta kulturaz gozatzeko aukera izango den.

Hasteko ikasleak elkarri kontatu dizkiote jorratutako lanketak. Esaterako, Lehen hezkuntza goi zikloetakoek euskal literaturan barreiatu dira Arrate Egañaren eskutik eta orain besteei kontatzeko okasioa izango dute. Ez soilik, ikasleek, gurasoek ere bai; izan ere, zenbait gurasok ipuinak kontatuko dituzte.

Horretaz gain Jesus Eizagirre eta Cheij Ahmed idazleak izango ditugu gurean; bi ipuin kontatuko dizkigute: zozomikoteak eta Chertat eta lehoia. Bukatzeko astoa arrantzan gaia oinarri izanda erakusketa kolektiboa egingo dute; gela bakoitzak berea. Ikusi nahi? Badakizue, ez pentsatu eta azaldu.

KULTUR ASTEA 2016

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
kultur astea 2015    
Kultur astea 2015    

Familia eta ikastolakide estimatuok :

Azken urteko toki- arazoak ekiditeko beste antolaketa bat burutu behar izan dugu. Familia bakoitzarentzat haurren bidez bideratu dugu sarrera sorta bana. Bertan gurasoentzako eta parte hartzen ez duen anai edo arrebentzako beste sarrera bana iritsiko zitzaizuen ( 2 edo 3 sarrera, beraz).

Gaur arratsaldeko 6:30etatik aurrera familia bakoitzak asko jota beste 2 sarrera eskuratu ahal izango ditu Usurbe Antzokian. Era berean, ekitaldi egunean bertan ere, eskuragarri izango dira sarrerak toki berean, hori bai, sarrerarik gerako balitz.

Azkenik, estimatuko genizueke joaterik ez duzuelako sarrerak baliatu behar ez badituzue, itzultzea sarrera horiek Ikastolara edota Usurbe Antzokiko lehiatilara .

Mila esker.

Xanetek irabazi du aurten Gipuzkoako Eskolarteko bertsopaper lehieketako aipamena

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
   

Urtero egiten da Eskolarteko bertsopaper lehiaketa EHIk antolatuta. Aurten Beasaingo Ikastolan indartzen ari den bertsozaletasunarentzat etorri da saria.

Xanet Mendizabal LH5eko ikaslea da.

Gehiago irakurri...

Showcases

Background Image

Header Color

:

Content Color

: