Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

durango azokaIkasleen aniztasuna bermatzen dugu Irakaskuntzaren Diseinu Unibertsala paradigmaren bidez. Edota beste modu batera esanda, Denei Erakusteko Ibilbideak (DEI) sortzen, garatzen eta aplikatzen ditugu; izan ere, ikasle bakoitzaren gaitasunetan erreparatuta ahalbidetzen direlako ikasketa eta sormena.

Azken urteotan gure Hezkuntza Proiektua parametro hauetara egokitzeko urrats sendoak egin ditugu, eta horren erakusle dira sormenari eta ikerketari ikasturtean zhear eskaintzen diogun denbora. Ebaluazio bakoitzean ikastalde bakoitzak, zikloka, ikasgai ezberdinak eta maila ezberdinetako edukiak konbinatuz, sormen-jarduera ezberdinak egiten dituzte: ikerketa asteak, tailerrak, liburu astea, kultur astea…

Azken urteetan hainbat proiektu esanguratsutan parte hartu dugu: zientzia azoketan, argazki eta pintura erakusketetan, idazlehiaketetan… Eta orain, DBHa osatuta dugun aro berri honetan, Erasmus + proiektua ere martxan jarri dugu, gure kultur-artekotasunari ikuspegi berritzaile bat emateko asmoz, baina betiere gure oinarriak mantenduz.

Gauza guztien gainetik, ordea, ikasiz ondo pasatzea eta ikasiz heztea da gure helburua, gutariko bakoitzaren sormen aktiborik zuzenena plazaratzea, alegia.

Horrela bada, ikertzeko interesa sustatzen dugu gure ikasleengan, eta norberak dauzkan ezagutza eta sormena baliatuz, arazo-egoerei konponbideak bilatzera bideratzen ditugu.

Irrati-Telebista

Beasaingo Ikastolaren Historia