- Xehetasunak
- Kategoria: Azala
- Bisitak: 30
Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estra, kontserbak, arroza eta pasta dituzu aukeran, euskaraz etiketatuta eta, esan bezala, ekoizlearen etxean duten prezio berean. Kanpaina honetan urte guztirako beste eskatzeko gonbidapena egiten dizugu; despentsa gustuko dituzun produktu horiekin betetzekoa. Horregatik, olioa 5 litroko bidoietan eskaintzen da eta arroza, pasta eta barazki-kontserbak 12 unitateka. Zatoz gurekin eta egin dezagun bidea elkarrekin plateretik baratzera.
- Xehetasunak
- Kategoria: Azala
- Bisitak: 259
![]() |
![]() |
![]() |
Arteria proiektua gauzatzeko diru laguntza irabazi du DBH 2. mailak aurkeztutako proiektuak.
- Xehetasunak
- Kategoria: Azala
- Bisitak: 454
JAKINGARRIAK
Urtarrilaren 18tik 29ra matrikulatu ahal izango dira ikasle berriak 2021-22 ikasturterako. Garrantzizkoa da data horietan ematea izena, Ikastolan bertan edo on-line. Familientzako horren garrantziazkoa den prozesuan laguntzeko informazioa aurkezten dizuegu lehen orri honetatik.
- Ikastola urte osoan zabalik
- Beasaingo Ikastolaren aurkezpen-bilerak
- Epeak
- Inprimaki eta dokumentazioari buruzko oharrak
- Matrikulatzeko ikastolara ekarri beharreko dokumentazioa
INFORMAZIO GEHIAGO
Pandemia-egoerak hala behartuta talde-txikian antolatuko ditugu Urtarrilaren 18an ( Haur Hezkuntzarako) eta 19an (DBHrako). Parte hartu nahi baduzu bete ezazu galdetegi hau eta jarriko gara zurekin harremanetan formulazioaren bidez, edo telefonoz edo e-postaz.
|
|
.
- Xehetasunak
- Kategoria: Azala
- Bisitak: 1749
Ikastolen Elkarteak jakinarazpen bat bidali du astearte honetan, LOMLOE legea indarrean sartzen den egunean lege hau baloratzeko. Kolektiboaren arabera, «izaera zentralista» du, baina euskara irakas-hizkuntza gisa garatzeko aukera ematen duela nabarmendu du.
Ikastolen Elkarteak jakinarazpen bat egin du, LOMLOE legea indarrean sartzen den egunean lege hau baloratzeko. Elkarteak nabarmendu du «ez dagoela alde handirik» LOMLOE legearen eta haren aurrekoaren (LOMCE) artean, eta haren «izaera zentralista» salatu dute.
«Lehenik eta behin kontuan izan behar dugu LOMLOE legea, aurrekoak bezala, organikoa dela, eta horrek esan nahi du haren artikuluen zati bat (azken xedapenetako zazpigarren eta bosgarren puntuetan aipatutako artikulu guztiak) autonomia-erkidegoek nahitaez bete behar dituztela», azaldu du Ikastolen Elkarteak...