16 HIZKUNTZA IKASTEKO HITZARMENA SINATU DU ANDRAMENDIK UNEDekin
Ikaslea dago gure hezkuntza proiektuaren erdian, baina ez da isolatuta bizi eta hezi daitekeen norbanakoa. Hainbat proiektu garatuz joan da Beasaingo Ikastola, pertsona-arteko harremanak zainduz, norbere nortasuna bultzatzeko helburuarekin. Horien artean, ikasle eta familien aniztasunari erreparatzen diona Kulturartekotasun planaren babesean. ANDRAMENDIK UNED-CUIDekin sinatu berri duen hitzarmenaz ari gara. Horri esker Beasaingo Ikastolako bazkideek, langileek, familiek eta ikasleek 16 hizkuntzetan bere jakintza-maila akreditatu ahal izango dute.
Ez dago aurre-baldintza akademikorik eta matrikulatzeko aukera izango dute : Andramendiko bazkideek eta beraien familiek, eta Beasaingo Ikastolako 0-16ko ikasleen familiako kideek eta 16 urtez gorako ikasleek ( 2021eko iraila baino lehen 16 urte betetzen dituzten ikasleak barne) eta ikasle ohiek.
Ikasketak guztiz on-line egin ahal izango dira, edo modu erdi-presentzialean ere burutu ahal izango dira, UNED-Bergaran eskolak jasoz.
Informazio osoa: CUID 2020-2021
Ikastola anitza eta zabala: Kultur-artekotasuna errotutako praktika.
Ikaslea dago gure hezkuntza proiektuaren erdian, baina ez da isolatuta bizi eta hezi daitekeen norbanakoa, dio zuzendariak. Hainbat proiektu garatuz joan da Beasaingo Ikastola, pertsona-arteko harremanak zainduz, norbere nortasuna bultzatzeko helburuarekin. Horien artean, ikasle eta familien aniztasunari erreparatzen diona Kultur-artekotasun planean txertatuko dena, ANDRAMENDIK UNED-CUIDekin sinatu berri duen hitzarmena da. Horri esker Beasaingo Ikastolako bazkideek, langileek, familiek eta ikasleek 16 hizkuntzetan bere jakintza-maila akreditatu ahal izango dute. Modu horretan ere Beasaingo Ikastolak ekarpena egin nahi die euskara ama-hizkuntza ez duten familiak ere beraien jatorrizko hizkuntzetan errekonozitu eta euskal mundura gerturatzeko. Izan ere, Beasaingo Ikastolak aniztasuna aberastasun gisara onartzen eta lantzen du bere jardueran.