Eskola anitza da Beasaingo Ikastola (kultur jatorriz, hizkuntz jatorriz...). Hazten ari den eran norbanakoaren arreta bermatzeko geure antolaketa diseinatu eta eraldatu egiten
dugu, etengabe.
1. HEZKUNTZA PROIEKTUAn eragiteko eta HEZKUNTZA PROIEKTUKA ere landuz
2. TALDE – LANEAN OSAGARRITASUNA BULTZATUZ( gaitasunak eta titulazioak).
2013-14tik aurrera aniztasun hori IKASTOLA INKLUSIBOAREN parametroetan antolatuko dugu, eta ekintzetatik haratago egitasmo batean egituratzen da aniztasunari aurre egiteko programa. Modu berezituan hartuko direlarik kontutan:
-GAITASUN HANDIKO IKASLEAK
-HEZKUNTZA PREMIA BEREZIAK DITUZTEN IKASLEAK ( EZGAITASUNA/JOKABIDE NAHASTE LARRIAK)
-KASTEKO ZAILTASUNAK DITUZTEN IKASLEAK
-HEZKUNTZA SISTEMAN OHI BAINO BERANDUAGO SARTU DIREN IKASLEAK
-ESKOLAKO IBILBIDE EDO BALDINTZA PERTSONAL BEREZIAK DITUZTEN IKASLEAK
-DESBERDINTASUN SOZIALEKO EGOERAN DAUDEN IKASLEAK.
Beasaingo Ikastolaren ahalegina, hala ere, ez da ikasle hauei bereizitutako hezkuntza ematea, baizik eta bereziki behar duten laguntza bideratzeko baliabideak ikasle
bakoitzaren beharrak kontuan hartzen dituen plangintza batean txertatzea 2012-16ko Plan Estrategikoan ANIZTASUNEAN SORTZEN aritzearen aldeko apustua egin zen
aurrena, alegia, geure eguneroko bizimoduan hori aurreikusita ondorengo HELBURUOK gauzatuko dituen GUNEA SORTZEA 2012-16an, eta 2016-20an IDUren
parametroetatik abiatuta DEI metodologia darabilgu.
1. Gelan lan egiten dugun ikastolako profesionalen arteko koordinazioa areagotuz
2. Ingurune fisiko arruntak berdiseinatu eta irudikatu behar diren Hezkuntza proiektua berdiseinatuz
3. Curriculum –Proiektuan aniztasuna errespetatuz
4. Gurasoekiko harremanak eta lankidetza bultzatuz
5. Ardura banaketa eta ikastetxeko irakasleen arteko harremana diseinatuz
6. Hezkuntzarekin, zerbitzu medikuekin eta gizarte zerbitzuekin komunikazio kanalak arinduz.
2010-2013tik aurrera emandako URRATSAK
IRAKASLE PROFILA ABERASTEA
Irakasleria kontratatzean antolatu dugu lan lerro hau, eta lan-taldea egituratu dugu 2012-13tik hona.
-Pedagogia terapeutikorako bi irakasle,
-Psikopedagogoa,
-Logopeda
AZPIEGITURAK HOBETZEA
-2011- 12an 2 komun irisgarri
-2012-13an Gela irekia hornitzeko plangintza egin
-Igogailuak berritu LHn eta berria jarriz DBHn
-Ikusmen urritasuna duten ikasleentzako egokituz
EGOERAREN DIAGNOSIA EGITEA ETA BERRITZEA
- Irakasle –tutoreekin batera, gelaz gela aztertuz urtero zein motatako ikasleria dugun eta beharren lehen talde –sailkapena egitea.
-Gelako ordutegian aniztasuna tratatzeko dauden zailtasunen azterketa eginez eta baliabideak antolatuz.
FORMAKUNTZAN PARTE HARTZEA
- Europar Batasunak emandako gomendioen artean, detekzio goiztiarra bideratzen lagunguko duten formakuntzan parte hartzea, haurren eta esku-hartzearen beharrak garaiz baliosteko.
-Gaitasun handiak dituzten ikasleen ikuspegia gelan txertatzeko formazioan parte hartzea.
-Klaustroa eta langileen formakuntza egokituz ( Adimen emozionala, KIVA programa…. Formakuntza horretatik bideratuta, IDU programa inplementatu da ikastolan.
PROIEKTUKA LANTZEA