LAN-TALDEA
Beasaingo Ikastolako lan-talea Andramendi kooperatibaren erronka estrategikoekin lerrokatua dugu. Mondragon Unibertsitateak bultzatutako Bateratzen eta Baterhazi plataformez baliatuz, lan-taldearen konpromisoak ikaslea du ardatz, eta horrekin Hezkuntz Proiektu berritzailea sustatu dugu, Euskal Herriko Ikastolen Marko Pedagogikoan txertatuz.
Hezkuntz Proiektuaren berrikuntza eta kalitatea bermatzeko lan-talde euskalduna, anitza, formatua, kohesionatua eta sortzailea osatu dugu.
2017-2020 ikasturteetarako Irakaskuntza Unibertsalaren parametroetan, DEI( Denei Erakusteko Ibilbideak) proiektua bultzatzen ari gara Berritzegune Nagusiko zuzendaritzapean.
Aurreko urteetako DEIko formakuntzaz gain, 2018-19an talde-lan kooperatiboari eta EHIko HPI lerroei lotu diogu gure formakuntza, ebaluaketa barne.
EHI eta Berritzeguneko formakuntzekin lotua, Ikastola osoko talde lana (0-16) biltzen da astero, etengabe, talde-lanean ikasleen jarraipena egiteko eta gure esperientziak partekatzeko, elkarri eraginez geure Hezkuntza Proiektua egokitzeko edota berritzeko, beti ere norabidea, kohesioa eta koherentzia bermatzeko.
Ikastola urte osoan zabalik, eta beti Beasain euskalduntzen jarraitzeko prest. Aurren aurrena gure ikasle eta familien bidez.
Lan Taldea
- Xehetasunak
- Kategoria: Lan Taldea
- Bisitak: 3045
![]() |
||
Edurne Santamaria |
2019ko ikasturtean hasita Beasaingo Ikastolan. Historian graduatua EHUn, Madrilgo Konplutense Unibertsitatean egonaldia egina (Egungo Historia eta Hiri eta hirigintzaren Historian sakonduz, gehienbat). Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako masterra VIUn ikasia.
- Xehetasunak
- Kategoria: Lan Taldea
- Bisitak: 3197
![]() |
||
Intza Goikoetxea |
- Xehetasunak
- Kategoria: Lan Taldea
- Bisitak: 3629
![]() |
||
Iñigo Etxeberria |
2018an hasi zen Beasaingo ikastolan lanean. Euskal Herriko Unibertsitatean Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan graduatua eta, ondoren, Bigarren Hezkuntzako irakasle izateko masterra egina, unibertsitate berean. Orain Lehen Hezkuntzako gradua egiten ari da, gorputz hezkuntzan espezializatua.
- Xehetasunak
- Kategoria: Lan Taldea
- Bisitak: 4319
![]() |
||
Maddi Otamendi |
2018an hasi da lanean Beasaingo Ikastolan. Musikaren historia eta zientziak gradua eta Musika Hispana masterra egin zituen Salamancako unibertsitatean. Aldi berean, C.P. Música Antonio Machadon Piano eta kantuko kontserbatorioko ikasketa profesionalak burutu zituen.