LAN-TALDEA
Beasaingo Ikastolako lan-talea Andramendi kooperatibaren erronka estrategikoekin lerrokatua dugu. Mondragon Unibertsitateak bultzatutako Bateratzen eta Baterhazi plataformez baliatuz, lan-taldearen konpromisoak ikaslea du ardatz, eta horrekin Hezkuntz Proiektu berritzailea sustatu dugu, Euskal Herriko Ikastolen Marko Pedagogikoan txertatuz.
Hezkuntz Proiektuaren berrikuntza eta kalitatea bermatzeko lan-talde euskalduna, anitza, formatua, kohesionatua eta sortzailea osatu dugu.
2017-2020 ikasturteetarako Irakaskuntza Unibertsalaren parametroetan, DEI( Denei Erakusteko Ibilbideak) proiektua bultzatzen ari gara Berritzegune Nagusiko zuzendaritzapean.
Aurreko urteetako DEIko formakuntzaz gain, 2018-19an talde-lan kooperatiboari eta EHIko HPI lerroei lotu diogu gure formakuntza, ebaluaketa barne.
EHI eta Berritzeguneko formakuntzekin lotua, Ikastola osoko talde lana (0-16) biltzen da astero, etengabe, talde-lanean ikasleen jarraipena egiteko eta gure esperientziak partekatzeko, elkarri eraginez geure Hezkuntza Proiektua egokitzeko edota berritzeko, beti ere norabidea, kohesioa eta koherentzia bermatzeko.
Ikastola urte osoan zabalik, eta beti Beasain euskalduntzen jarraitzeko prest. Aurren aurrena gure ikasle eta familien bidez.
Lan Taldea
- Xehetasunak
- Kategoria: Lan Taldea
- Bisitak: 1355
Igone Ruiz |
2018-ko ikasturtean hasita Beasaingo Ikastolan.
Ikastolako garbitzailea da.
Esperientzia haundikoa garbiketa eta jangela arloan.
- Xehetasunak
- Kategoria: Lan Taldea
- Bisitak: 1386
Oihane Oregi |
2019an hasi zen lanean Beasaingo Ikastolan, bertan praktikak egin ondoren.
Haur-hezkuntzako goi-mailako heziketa zikloa burutu zuen Tolosako Inmakulada lanbide eskolan eta Haur Hezkuntzako gradua Donostiako magisteritza eskolan.
Haur eta gazteen aisialdiko begirale gisa jardun da.
Beasaingo Ikastolako ikasle ohia da.
- Xehetasunak
- Kategoria: Lan Taldea
- Bisitak: 1435
Irati Otamendi |
"Irati Otamendi Justo: Lehen Hezkuntzan graduatua da 2019. urtean, eta Euskara Hezkuntza Tresna arloan espezializatua da. Aurretik ikastolan praktikak egin ondoren, 2019-2020. ikasturtean, Lan Mundurako Trantsizio Beka burutu zuen. Hezikidetzako ikastaro ezberdinetako formakuntza du, eta baita aisialdi arloko udalekuetako esperientzia ere. Gaur egun, HIPI lanetan ari da."
- Xehetasunak
- Kategoria: Lan Taldea
- Bisitak: 1427
![]() |
||
Omar Armendaritz |
2018an hasi nintzen lanean Beasaingo Ikastolan, bertan praktikak egin ondoren (2017-2018 ikasturtean). Lehen Hezkuntzan graduatua, “Euskara, hezkuntzarako tresna” minorrean, Donostiako Irakasle Eskolan. Haur eta gazteen aisialdiko begirale gisa aritu naiz.