LAN-TALDEA
Beasaingo Ikastolako lan-talea Andramendi kooperatibaren erronka estrategikoekin lerrokatua dugu. Mondragon Unibertsitateak bultzatutako Bateratzen eta Baterhazi plataformez baliatuz, lan-taldearen konpromisoak ikaslea du ardatz, eta horrekin Hezkuntz Proiektu berritzailea sustatu dugu, Euskal Herriko Ikastolen Marko Pedagogikoan txertatuz.
Hezkuntz Proiektuaren berrikuntza eta kalitatea bermatzeko lan-talde euskalduna, anitza, formatua, kohesionatua eta sortzailea osatu dugu.
2017-2020 ikasturteetarako Irakaskuntza Unibertsalaren parametroetan, DEI( Denei Erakusteko Ibilbideak) proiektua bultzatzen ari gara Berritzegune Nagusiko zuzendaritzapean.
Aurreko urteetako DEIko formakuntzaz gain, 2018-19an talde-lan kooperatiboari eta EHIko HPI lerroei lotu diogu gure formakuntza, ebaluaketa barne.
EHI eta Berritzeguneko formakuntzekin lotua, Ikastola osoko talde lana (0-16) biltzen da astero, etengabe, talde-lanean ikasleen jarraipena egiteko eta gure esperientziak partekatzeko, elkarri eraginez geure Hezkuntza Proiektua egokitzeko edota berritzeko, beti ere norabidea, kohesioa eta koherentzia bermatzeko.
Ikastola urte osoan zabalik, eta beti Beasain euskalduntzen jarraitzeko prest. Aurren aurrena gure ikasle eta familien bidez.
Lan Taldea
- Xehetasunak
- Kategoria: Lan Taldea
- Bisitak: 5058
![]() |
||
Garazi Oianguren.Idazkaritza |
2012an hasi zen lanean Beasaingo Ikastolan. Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna (Komunikazio Korporatiboan espezializazioa) Mondragon Unibertsitatean eta Marketing zuzendaritzan masterra Universitat de Barcelonan. Enpresa kooperatiboen kudeaketan aditua Mondragon Unibertsitatean.
Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan irakasle izateko gaitua, UNIR-en.
- Xehetasunak
- Kategoria: Lan Taldea
- Bisitak: 4924
![]() |
||
Eneritz Eskisabel. Tutore eta Behar berezietako irakaslea |
2012tik Beasaingo Ikastolan ari da lanean, bertan praktikak egin ondoren. Heziketa Berezian diplomatua da EHU-n. Erizaintzako diplomatura dauka. Gaitasun Handiko haurrak, matematika irakaskuntzari buruz eta Bry Gym-en formatua.
- Xehetasunak
- Kategoria: Lan Taldea
- Bisitak: 5004
![]() |
||
Nerea Dorronsoro. Tutorea |
2012an hasi zen lanean Beasaingo Ikastolan. Magisteritzan diplomatua eta Psikopoedagogian lizentziatua da EHU-n.
- Xehetasunak
- Kategoria: Lan Taldea
- Bisitak: 4431
![]() |
||
Sorkunde Arbilla |
2012tik Beasaingo Ikastolan ari da lanean. Haur Hezkuntzako goi mailako Heziketa zikloa burutu zuen Ordiziako Oianguren Institutuan . Erizain Teknikari laguntzailea da eta Zeinu Hezkuntzan eta Psikomotrizitatean formatua.