LAN-TALDEA
Beasaingo Ikastolako lan-talea Andramendi kooperatibaren erronka estrategikoekin lerrokatua dugu. Mondragon Unibertsitateak bultzatutako Bateratzen eta Baterhazi plataformez baliatuz, lan-taldearen konpromisoak ikaslea du ardatz, eta horrekin Hezkuntz Proiektu berritzailea sustatu dugu, Euskal Herriko Ikastolen Marko Pedagogikoan txertatuz.
Hezkuntz Proiektuaren berrikuntza eta kalitatea bermatzeko lan-talde euskalduna, anitza, formatua, kohesionatua eta sortzailea osatu dugu.
2017-2020 ikasturteetarako Irakaskuntza Unibertsalaren parametroetan, DEI( Denei Erakusteko Ibilbideak) proiektua bultzatzen ari gara Berritzegune Nagusiko zuzendaritzapean.
Aurreko urteetako DEIko formakuntzaz gain, 2018-19an talde-lan kooperatiboari eta EHIko HPI lerroei lotu diogu gure formakuntza, ebaluaketa barne.
EHI eta Berritzeguneko formakuntzekin lotua, Ikastola osoko talde lana (0-16) biltzen da astero, etengabe, talde-lanean ikasleen jarraipena egiteko eta gure esperientziak partekatzeko, elkarri eraginez geure Hezkuntza Proiektua egokitzeko edota berritzeko, beti ere norabidea, kohesioa eta koherentzia bermatzeko.
Ikastola urte osoan zabalik, eta beti Beasain euskalduntzen jarraitzeko prest. Aurren aurrena gure ikasle eta familien bidez.
Lan Taldea
- Xehetasunak
- Kategoria: Lan Taldea
- Bisitak: 4495
![]() |
||
Lide Aristegi |
Biologian lizentziatua eta ikasketa aurreratuen ziurtagiria Ingurumenaren Kontserbazio eta Biodibertsitatean Ekologia Ezagutza Arloaren barnean EHU-n. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan graduatua UNIR-en. Ikerkuntzan formatua Unibertsitateko Ibaien Ekologia laborategian. CAF-Elhuyar zientzia dibulgazioko XIV. sarian (2008) hirugarren postua. Bigarren hezkuntza eta batxilergorako irakasle Masterrean formatua UNIR-en.
- Xehetasunak
- Kategoria: Lan Taldea
- Bisitak: 5312
![]() |
||
Eider Juanena |
Giza Zientziak eta Enpresan lizentziatua Duestuko Unibertsitatetik.
Unibertsitate berean, Lidergotza Masterra egina eta UNIR bidez Irakasleen Prestakuntzarakotitulua eskuratua Historia espezialitatean. Egun, Hekuntza Emozionalean formatzen.
- Xehetasunak
- Kategoria: Lan Taldea
- Bisitak: 4586
![]() |
||
Iker Aldasoro |
2016. urtean hasi zen lanean Beasaingo Andramendi ikastolan.
Lehen Hezkuntzan, atzerriko hizkuntzaren ibilbidean graduatua HUHEZIko unibertsitatean. Orain Haur Hezkuntzako gradua egiten ari da unibertsitate berean.
- Xehetasunak
- Kategoria: Lan Taldea
- Bisitak: 5267
![]() |
||
Alazne Gorrotxategi Muñoa |
2017an hasi zen lanean Beasaingo Ikastolan.
Sistema Informatikoen Ingeniaritza Teknikoa, Sistema Informatikoen Ingeniaritza eta Industri Antolakuntzan Ingeniari Gradua ikasi ditu Mondragon Unibertsitatean. Bigarren hezkuntza eta batxilergorako irakasle Masterrean formatua Valentziako Unibertsitatean (VIU). Batxilergoan eta Lanbide Heziketan irakasle lanetan aritua.