Langileak

LAN-TALDEA

Beasaingo Ikastolako lan-talea Andramendi kooperatibaren erronka estrategikoekin lerrokatua dugu. Mondragon Unibertsitateak bultzatutako Bateratzen eta Baterhazi plataformez baliatuz, lan-taldearen konpromisoak ikaslea du ardatz, eta horrekin Hezkuntz Proiektu berritzailea sustatu dugu, Euskal Herriko Ikastolen Marko Pedagogikoan txertatuz.

Hezkuntz Proiektuaren berrikuntza eta kalitatea bermatzeko  lan-talde euskalduna, anitza, formatua, kohesionatua eta sortzailea osatu dugu.

2017-2020 ikasturteetarako Irakaskuntza Unibertsalaren parametroetan, DEI( Denei Erakusteko Ibilbideak) proiektua bultzatzen ari gara Berritzegune Nagusiko zuzendaritzapean.

Aurreko urteetako DEIko formakuntzaz gain, 2018-19an talde-lan kooperatiboari eta EHIko HPI lerroei lotu diogu gure formakuntza, ebaluaketa barne.

EHI eta Berritzeguneko formakuntzekin lotua, Ikastola osoko talde lana (0-16) biltzen da astero, etengabe, talde-lanean ikasleen jarraipena egiteko eta gure esperientziak partekatzeko, elkarri eraginez geure Hezkuntza Proiektua egokitzeko edota berritzeko, beti ere norabidea, kohesioa eta koherentzia bermatzeko.

Ikastola urte osoan zabalik, eta beti Beasain euskalduntzen jarraitzeko prest. Aurren aurrena gure ikasle eta familien bidez.

 

ZUZENDARIA

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
   
Tere Irastortza. Zuzendaria
   

1996an hasi zen lanean Beasaingo Ikastolan. Euskal FIlologian Lizentziatua, EHUn, eta Filologia Hispaniarrean Lizentziatua UNEDen. EFQMko ebaluatzaile, Kalitatean eta Kooperatiba kudeaketan formatua. Idazle Eskolako sortzailea, zuzendaria eta irakaslea eta Euskal Hizkuntza eta Literaturako intercampus- tutorea UNEDen.

UNEDeko Filologia Klasikoa Saileko irakaslea.

Zuzendaritza taldean parte hartzen dute berarekin Itziar Flores, zuzendari-ordeak, eta Nerea Dorronsoro Lehen Hezkuntzako koordinatzaileak, eta Alazne Gorrotxategi DBHko koordinatzaileak. Taldearen idazkari gisara parte hartzen dute baita Agurtzane Agirre, idazkari akademikoak eta Garazi Oihanguren idazkari iadministratzaileak.

Beasaingo Ikastolaren Historia

Gurekin harremanetan jartzeko

ANDRAMENDI ELKARKIDETZAN ETA ELKARLANEAN

14.fw.png15.fw.png10.fw.png13.fw.png8.fw.png5.fw.png16.fw.png7.fw.png12.fw.png6.fw.png3.fw.png4.fw.png9.fw.png2.fw.png1.fw.png11.fw.png