Espazioak
- Xehetasunak
- Kategoria: Espazioak
- Bisitak: 13872
Ikastola etxe zabala da, guretzat, denontzat tokia egiten duena. Zabala, bere baitan ikasle-arteko eta naturarekiko harremanen bidez guztion gaitasunen gune eta eragile izan behar duelako.
Horretarako, espazioak zabalduz dihardu Beasaingo Ikastolak, espazioak eraldatuz etengabe, egoera guztietara eta ezinbeste zaindu beharreko beharrizanei erantzuteko.
Azken ikasturteotan COVID-19ak osasunarekiko ardura gelan eta gelaz kanpo lantzera ekarri gaitu. Konfinamenduan zehar Ikastolak sartu-irteerak erabat berrantolatu ditu, burbuilak mantendu ahal izateko, eta gure 3.000 metro karratuko ataritik hemezortzi sarbide antolatu ditugu. Bestalde, plazapeko DBHko espazioetan obra txikiak burutu ditugu espazioak zabaltzeko. 2020-21 ikasturtean musikarako darabilgun gela eta 2022rako soin-hezkuntza, dantza edo psikomotrizitaterako baliatuko dugun 150 m2 Balio Anitzeko gela.
Eta beste alde batetik, ikasleen eta ikasgaien aniztasunari modu egokian erantzuteko, DEIko parametroen arabera, gelen erabilera kudeatu dugu, burbuilak errespetatzen dituen talde-lan dinamikak ahalbideratzeko, ikasleek konzentratzeko bezala mugitzeko behar dituzten uneak eta espazioak aurreikusiz.
Modu horretan, barne-espazioen antolaketarekin batera, kanpo-espazioetan ere eragiten ari gara, haiek berrituaz bat, geure ikasleak espazio zabaletara bideratuz.
Espazio zabaletan natura txertatzen dugu argiaz, aireaz eta materialaz horniterakoan, eta ikaslea izan ahal dadin eragile eta naturala nahi dugun munduaren eraikatzaile.