IRTEERA: 3 URTETIK 12 URTERA BITARTEKOAK Download as iCal file
Ostirala, 27 Azaroa 2015,  9:00 -  4:15
E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. Hits : 1194

 

IRTEERA OROKORRA: 3 URTETIK 12 URTERA BITARTEKOAK TXANGOAN!

 

Gaurko egunez, Ikastolako txikietatik hasi (3 urte ) eta goiko mailetarako ikasle guztiak irteera izango dute. Egun osoko irteerak antolatu dira eta talde bakoitzak txango berezi bat izango du egunaz gozatzeko. Hona hemen hurrenez hurren talde bakoitzak egingo dituen ekintzak.

HH 3 - HH 4 eta HH 5: Mirandaolara abiatuko dira txikienak. Bertan, Gabon jaiak gertu daudela aprobetxatuz Olentzeroren etorreraren ikuskizunaz gozatuko dute. Ondoren Ezkio-Itsasora abiatuko dira bazkaltzera. Beasainera, arratsaldeko 16:15etan etorriko dira bueltan, tren geltokira hain zuzen. 

Haur Hezkuntzako haur bakoitzak (HH3,4,5) bere bazkaria (ahal bada ogitartekoa) edalontzia eta arropa aldagarria ekarri beharko du. Hortaz gain, gogoratu 9:00etarako etorri beharko dutela Ikastolara. 

LH 1-2. maila: Segura herrira abiatuko dira bertan bisita gidatu bat burutzera. Segura Erdi Aroko hiribildua izanik, garaiko historian murgilduko dira. Herria ezagutu ondoren, bertan bazkalduko dute eta 16:00etan itzuliko dira Beasainera,  tren geltokira. 

LH 3.maila: Ezkioko Igartubeiti museo baserrira joango dira. Bertan, 3 ordutako bisita burutuko dute, nekazal giroa bertatik bertara ezagutuz. Ondoren Ezkio Itason bazkalduko dute.

LH 4.maila: Gabirira abiatuko dira Gazta nola egiten den ikastera Baztarrika baserrira. Bisita amaitu ondoren, gainontzekoekin elkartuko dira Ezkio-Itsason elkarrekin bazkaltzeko. 

LH 5.maila: Ezkio Itsason dagoen  Pott keramikak-era egingo dute bisita 5.mailakoek. Bisita amaitutakoan bertan bazkalduko dute. 16:15etan iritsiko dira Beasainera, tren geltokira.

LH 6.maila: Urretxuko Aikur erle museoan izango dira nagusienak. Ondoren, gainontzeko ikasleekin elkartu eta Ezkio Itsason bazkalduko dute.

Ikasle guztiak goizeko 9:00etarako Ikastolara etorri beharko dira eta euren hamaiketakoa, bazkaria eta edalontzia ekarri beharko dute. LH 3.mailatik 6.mailara bitartekoak arratsaldeko 16:15etan iritsiko dira Beasainera, tren geltokira. 

Beasaingo Ikastolaren Historia

Gurekin harremanetan jartzeko

ANDRAMENDI ELKARKIDETZAN ETA ELKARLANEAN

8.fw.png4.fw.png7.fw.png3.fw.png11.fw.png15.fw.png1.fw.png5.fw.png16.fw.png9.fw.png12.fw.png14.fw.png6.fw.png2.fw.png13.fw.png10.fw.png