AZPEITIARA: XXXIII. EUSKAL ANTZERKI TOPAKETAK
Aurtengoan ere, Lehen Hezkuntzako 3-4-5 eta 6.mailako ikasleak Azpeitiko Antzerki topaketan parte hartuko dute. Ikusle gisa joateaz gain, LH 4-5 eta 6.mailako ikasleek ikuskizuna ere eskainiko dute. Talde bakoitzak antzerki bana taularatuko dute.
Gaur, goizeko 10etan abiatuko dira eta arratsaldean 17:00etan hartuko dute autobusa Azpeitian etxera bueltatzeko, beraz, 18:00ak inguruan iritsiko dira estaziora.
Egun osorako irteera izanik, hamaiketakoa, bazkaria eta merienda ere eraman beharko dituzte.
Aurtengoan ere ederki ibiliko dira Ikastolako nagusienak!!
|