Liburu eguna

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

 

    bi aratz 139
   
Aratz Gorrotxategi Galarraga
F mailan 1. saria

Aratz Gorrotxategi Galarraga

• Ni Aratz Gorrotxategi Galarraga naiz eta Lehen Hezkuntzako 4. maila egiten ari naiz. Oso pozik nago lehen saria irabazi dudalako.

• Nire zaletasuna kirola egitea da eta gehien gustatzen zaidan kirola esku-pilota, handitan pilotaria izan nabi dudalako.

Okarahas miraria

Bazen behin 2005. urtean Saharan Lab izeneko 12 urteko mutil bat. Oso pobreak ziren eta 17 pertsona bizi ziren jaima batetan. Harriak eta area besterik ez zegoen eta ura astean behin bakarrik ekartzen zieten. Hala ere oso pozik bizi ziren.

Uda guztietan bezala, Saharako neska mutilak Euskal Herrira etortzen ziren eta Lab Beasaingo etxe batetara etorri zen, eta familia hori nire gurasoen laguna zen .

Egun batetan kafea hartzeko gelditu ziren nire gurasoak Lab-en familia berriarekin eta orduan ezagutu nuen Lab. Biok elkarri begira gelditu ginen.Berak nik baino hiru urte gehiago zituen,oso argala, ni baino altuagoa, eta bizkorra zen. Ez genuen elkar ulertzen, baina oso lagun onak egin ginen. Berak "cerdito" deitzen zidan, txuri txuria eta bere aldean, pottoloa nintzelako.

Arratsaldean zaparrada indartsu bat hasi zen, eta Lab harrituta sandaliak kenduz euri azpian korrika hasi zen.Berak bere bizitzan ikusi gabe zeukan holako euri jasarik. Jende guztia berari begira gelditu zen.

Euskal Herrian egon zen bitartean gauza berri asko ezagutu zituen, etxean iturria ireki eta ura irtetzen zela, janaria mahaian egunean lau aldiz egoten zela, eta grazi asko ematen zidan beti zapatilak kenduta ibiltzen zelako eta euskaraz ere zerbait ikasten hasi zen elkar ulertzeko.

Beste egun eguzkitsu batetan, Orioko hondartzara joan ginen eta izugarrizko olatuak zeuden. Lab eta ni olatu zurrunbiloen artean ibili ginen denbora guztian. Bertan ginela Lab-ek zera esan zidan ikasitako euskara apurrean:

- Hemen basamortua eta ura dagoen bezala, nire herrian ere ahalko da berdin izatea.

Hori esan orduko zurrunbilo ikaragarri batek irentsi gintuen eta aurrena ur azpira eta ondoren hondarretan zuloa egin eta barreneraino sartuak izan ginen. Momentu iluna eta luze xamarra egin zitzaigun eta akordatzerako hondar azpian geunden.

Orduan goraka zulatzen hasi ginen eta berehala eguzki izpi itsugarri bat ikusi genuen. Sekulako beroa zegoen, 36 gradu izango ziren eta hondarra besterik ez zen ikusten.

Urrutira kanpin denda moduko multzo bat ikusten zen eta Lab-ek esan zuen:
- Hari ARAHAS da, nire Herrian gaude!
- Nola demontre iritsi gera honaino?

Orduan Lab-ek bere etxekoak aurkeztu zizkidan eta denborarik galdu gabe bere ezkutaleku sekretuetara eraman ninduen.

Izugarrizko sugalindarak zenbiltzan, txakurren tamainakoak. Lab-ek honela oihu egin zien:

- Agrijtsi homudi juda! Eta horietako lau sugalindara guregana etorri ziren. - Zer esan diezu sugalalindara horiei? -galdetu nion Lab-eri
- Guregana etortzeko, esan diet. Orain ontzi zahar honekin lera bat egingo dugu eta sugalindara hauek toki polit batetara eramango gaituzte.

Orduan soka batzuekin lotu eta ziztu bizian abiatu ginen basamortuan zehar sekulako hautsa harrotuz.

Ordu erdi bat inguru iraun zuen bidaiaren ondaren, kobazulo baten atarira iritsi ginen. Denborarik galdu gabe sartu eta sekulako animali bereziak azaldu zitzaizkigun, lehoi-untxiak, elefante-tximeletak, zezen- krokodriloak, suge-leopardoak ...

Zezen-krokodriloak galdetu zigun ea zein ginen eta zer egiten genuen bertan. Guk Orioko hondartzan uretan ginela gertatutakoa kontatu genien eta bertara itzultzen ea lagunduko ote ziguten galdetu genien.

Animali guztiak bildu ziren eta nola egingo zuten eztabaidan aritu ziren. Azkenean tximino-txakur batek esan zigun lur azpiko kanal bat egingo zutela bertaraino eta bide batez itsasoko ura Saharako basamorturaino sartuko zela.

Ideia oso ona zela iruditu zitzaigun, bertakoentzat sekulako mesedea egingo zutelako.

Segundurik galdu gabe hasi ziren lanean animali haiek. Sekulako hauts eta aire zurrunbiloa sortu zen orduan, eta ohartzerako Orioko hondartza bazterrean azaldu ginen Lab eta biok.

Ikusi gintuztenean, denak galdezka genituen ea non sartu ginen. Guk gertatutako kontatu genien, baina denak parrezka hasi eta ez ziguten sinetsi.

Askaria jatera joan ginen ondoren eta egia esan gose pixka bat bagenuen holako bidaia egin ondoren.

Horrela pasa ziren egunak eta bakarrik esan nahi dut oso uda polita izan zela eta bera oso oso jatorra zela, eta beregandik ere nik asko ikasi nuela. Baina halako batetan iritsi zen inork iristea nahi ez zuen eguna eta Lab-ek bere herrira itzuli beharra zeukan.Egun tristea izan zen agurrekoa, baina bagenekien berriz ere nonbait elkartuko ginela, gainera biok bakarrik ezagutzen genuen kanal bat bazegoen horretarako.Lab joan zen egun berean, telebistako albistegi guztietan, Saharan sekulako ur putzuak agertu zirela esaten ari ziren. Jendea sinetsi ezinik zegoen eta ni parrez geratu nintzen, pozik, izan ere gertatutakoaren berri aurrez banekien eta.

Eta hala bazan edo ez bazan,
Atera dadila Saharako edozein jaimatan
Txorrotxa

Beasaingo Ikastolaren Historia

Gurekin harremanetan jartzeko

ANDRAMENDI ELKARKIDETZAN ETA ELKARLANEAN

2.fw.png14.fw.png6.fw.png1.fw.png16.fw.png13.fw.png12.fw.png9.fw.png5.fw.png4.fw.png10.fw.png8.fw.png7.fw.png3.fw.png15.fw.png11.fw.png