BERTSOAK
Izenburua: Etxeratutako bertsoak
Izengoitia: Izurde
Atala: Bertsoa
Maila: E maila..
ETXERATUTAKO BERTSOAK
Doinua: Badira hiru aste
Hogei egun pasa eman ditut
etxe barruan sartuta
lagunak ezin ikusi eta
haien aurpegik ahaztuta
haien aurpegik ahaztuta
aiton- amonen besarkadak e
faltan asko somatuta
Covida ez da ona izango
Covida ez da ona izango
ta honek nauka goibelduta.
Koronabirusak jarria gaitu
planeta osoa airean
aberatsak ere erori dira
xomorro honen sarean
gutxiena duenak hala ere
gehio sufrituz barnean
baina ez dute atera txertorik
denok jartzeko parean.
Kattalin Zurutuza