Liburu eguna

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 
bi eraitz 225  
ERAITZ SAEZ DE EGlLAZ RAMOS
9 urte, Beasain.
F mailan 1. saria
 
• Ni Eraitz Saez de Egilaz Ramos naiz eta oso gustura nago 1.

sariarekin .

• Andramendi, Beasaingo ikastolan ari naiz Lehen

Hezkuntzako 3. mailan ikasten eta idazlehiaketan parte hartzen

dudan lehenengo urtea da .

• Niri asko gustatzen zait trikitixa jotzea, matematikak ikastea

eta dantza egitea. Baita inauterietan mozorrotzea ere.

Zaletasunak

Nerea Gaintzan bizi den neska bat da. Oso neska polita da, ile horia du eta begi txiki eta berdeak ditu. Sudur txorrotxa du eta ahoa ere antzekoa. Gorputzez ez da luzea, baina hanka bizkorrak eta arinak ditu. Oso arropa politak erabiltzen ditu. Neska jatorra eta alaia da, gutxitan haserretzen da lagunekin baina bere ahizparekin ia egunero. Nereak zaletasun asko ditu, esate baterako zaldian ibiltzea, mendira joatea, dantza egitea, musikara joatea eta beste hainbat.

Nereak Maialen izeneko ahizpa duo Maialen ere oso neska polita da, gaztaina-koloreko ilea du eta begi urdin eta handi xamarrak. Sudur motza eta aho handia ditu. Maialen ez da kirolzalea , nahigo du irakurtzea edo ordenagailuko jokoetan aritzea. Maialenek ere arropa politak erabiltzen ditu. Oso neska bizkorra da, asko ikasten du eta oso trebea da. Bera ere gutxitan haserretzen da lagunekin. Nerearekin ordea, askotan izaten ditu tirabirak. Maialenek ez ditu gustuko Nerearen zaletasunak, batez ere rnendian ibiltzea eta zaldi gainean ibiltzea, aspergarria iruditzen zaio eta Nereari askotan esaten dio:

- Egunen batean zerbait gertatuko zaizu! Hobe duzu nirekin ordenagailuko jokoetan aritzea ...

Eta Nereak erantzuten dio:

- Aspergarria zara benetan! Zergatik gertatu behar zait? Ni pozik ibiltzen naiz bai mendian eta bai zaldi gainean. Gainera zaldiketako irakasleak esan dit hobetzen ari naizela ... !

Maialenek bere jokoetan Nerea ondoan izatea nahi izaten du eta horregatik esaten dio hori Nereari.

Baina badira egun batzuk Maialen isilik dabilela. Nerea harrituta dago eta gaur arratsaldean ere zaldiz ibiltzera joan da. Zaldi gainean triki-traka, triki-traka, dabilela kontu hori du buruan "Zergatik ez dit orain ezer esaten Maialenek? Beste arazoren bat ate du?"

Eta burua dena biraka hasi zaio. Dena ilun dago. Ez du ezer ikusten, mina sentitzen du, mina bakarrik.

Esnatzen hasi da eta bere inguruan gurasoak, Maialen eta sendagilea ikusi ditu.

- Zer gertatu zait? Non nago?- esan du Nereak begiak ezin irekirik

- Ospitalean zaude!- erantzun dio Maialenek - Esan nizun egunen batean zerbait gertatuko zitzaizula!

- Bai, baina irakasleak esan dit azkarxeago ibiltzeko eta zaldia urduritu egin da eta ...

- Zer moduz zaude, pitirrina?- esan dio aitak

- Ondo, baina ezin naiz mugitu ...

- Lasai, Nerea- erantzun dio amak- oso kezkatuta egon gara baina orain badakigu onda zaudela

- Nerea! - esan dion sendagileak - zalditik erori eta hanka hautsi duzu, gainera zorabiatu egin zara, beraz orain oporrak hartu beharko dituzu hanka sendatu arte ...

- Jooo! Eta ezingo al naiz zaldi gainean gehiago ibili?

- Denboraldi batean ez behintzat, baina gerora seguruena bai ... !

- Aupa!- esan du Maialenek - orain nirekin egin beharko duzu jolas ... !

- Aizu, neskatila- esan dio sendagileak Maialeni - ondo dago biok jolas egitea baina zuri ere komeni zaizu Nereak egiten zuena egitea. Beraz, gurasoei ondo iruditzen bazaie, trukatu itzazue zuen zaletasunak ... !

- Oso ondo - erantzun dute gurasoek - horrela elkar hobeto ulertuko dute.

Nerea eta Maialen triste xamar gelditu dira baina biek ongi ulertu dute zaletasun guztiek dutela beren alde ona eta besteenak ere errespetatu egin behar direla. Ondo ikasi dute lezioa.

«KALIMERO»

Beasaingo Ikastolaren Historia

Gurekin harremanetan jartzeko

ANDRAMENDI ELKARKIDETZAN ETA ELKARLANEAN

6.fw.png11.fw.png14.fw.png7.fw.png3.fw.png5.fw.png12.fw.png13.fw.png16.fw.png8.fw.png2.fw.png1.fw.png10.fw.png9.fw.png4.fw.png15.fw.png