Liburu eguna

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

 

Amabitxia

    bi xabi 213

Ez nekien zer gertatzen zitzaion Gorkari! Egun haietan ez zebilen betiko moduan, bere onetik aterata ikusten nuen. Baina asteazkenekoa gehiegizkoa izan zen. Azken orduan ikastolan bideo bat ikustera joan ginen, Magic Englishekoa, eta Gorka, nire laguna, oso petral portatu zen: liburuak bota, Eider jo, andereñoari iseka egin ... Eta jakina! andereñoak zigortu egin zuen:

-Kopia itzazu Irakurgaiak liburutik 38-39-40 eta 41. orrialdeak!

-Baina orri asko dira eta nik etxera joan behar dut... -esan zion Gorkak haserre bizian.

- Isil zaitez! Badakizu nola portatu zaren, beraz zigorra bete beharra daukazu! Berdin zait gauera arte hemen gelditzen bazara ere! Egin ezazu! Nik oraintxe deituko diet zure gurasoei, nola portatu zaren esateko! Notetan ere ederki nabarituko duzu zer egin duzun!

Ni harrituta nengoen. Gorka ez baitzen horrelakoa. Nire lagunik onena zen eta txikitatik elkarrekin ibilitakoak ginen. Horregatik ondo ezagutzen nuen. Jenio txar xamarrekoa, hori bai, batez ere jolas-garaiko partiduetan. Bere akatsik handiena, galtzea ez zitzaiola gustatzen. Ezta niri ere! Beno eta nori gustatzen zaio hori? Gelan berriz, ez zitzaion gustatzen nabarmentzea. Horregatik ez nuen ulertzen bere portaera.

Andereñoa urrundu zenean esan nion:

- Gorka, zer gertatu zaik?

- Ezer ez! Eta gainera hiri ze inporta zaik, eee? Zertara hator santu-aurpegi horrekin? Alde eta utz nazak bakean!

Harri eta zur utzi ninduen. Nola zitekeen egun batetik bestera lagunak horrela tratatzea? Ez, ez, ziur nengoen, Gorkari zerbait gertatzen zitzaion ...

Etxerantz nentorren Gorkaren erantzuna burutik kendu ezinik, min eman baitzidan, zein arazo ote zuen pentsatuz ...

- Eeee, zu ... mutiko! - entzun nuen atzetik

Burua itzuli eta emakume berezi xamar bat ikusi nuen.

- Niri deitu al didazu?

- Bai... zu Gorkaren laguna zarela uste dut…

- Bai, baina nor zara zu? Ezagutzen al nauzu ala?

- Horixe ezagutzen zaitudala! Nik jendea erraz asko ezagutzen dut. .. ! Ji ji ji ji ... Zuk Gorkari lagundu nahi diozu ezta?

Ni gero eta harrituago nengoen. Aurrean nuen emakumeak itxura ere berezia zuen ... Buruko ileak harro-harro ... betaurreko ilunak. .. gona luze loratua eta koilare ugari lepo-bueltan ...

- Gorkari lagundu nahi badiozu -jarraitu zuen- nik esandakoa egin ezazu ji ji ji ji ...

- Zuk ba al dakizu zer gertatzen zaion Gorkari?- galdetu nion erdi beldurturik. Benetan ez nekien korrika alde egin ala zer egin ...

- Jakingo ez dut ba! Niri laguntzeagatik dago Gorka horrela ... ji ji ji ji ... - esan zidan bere eskua luzatuz. Harritzeko moduko behatz luzeak ikusi nizkion eta gorputz guztian halako hotzikara bat sentitu nuen.

- Zuri laguntzeagatik? Ez dut ulertzen ...

- Bai mutiko…! Zatoz orain zuk lagunduko didazu eta bide batez Gorkari ere lagunduko diozu…Hara nik derrigorrez behar dut zuetako baten laguntza, nik ez dizuet kalterik egin nahi baina ... ji , ji, ji, ji, ... - berriro ere eskua luzatuz-.

Zer esan nahi duzu? Gorkari laguntzeko zuru lagundu behar ditudala? Bai noski, lagunduko dizut...zer egin habar dut? erantzun nion pixka bat lasaiago-.

- Ez dut uste oso ondo ulertu duzunik mutiko ... ! Niri laguntzen badidazu, agian Gorkaren antzera ibiliko zara ... -eta aurpegia pixka bat goibeldu egin zitzaion ... -

- Ni ere gaizki portatzen hasiko al naiz? Baina zergatik? Nor zara zu? Zer egin nahi diguzu? ...

- Lasai mutiko ji,ji,ji,ji,! Nik benetan zuetako baten beharra dut. Gorkak lagundu zidanetik ondo nabil. Baina bera ez, eta nik ez dut gaiztoa izan nahi ...

- Zu ... zu sorgina zara! Zer egin diozu Gorkari? Zer egin nahi didazu niri? Zu ondo bizitzeko gu gaizki bizi behar al dugu? Esadazu zer egin behar dudan Gorkari laguntzeko eta kitto!

- Ez haserretu, ez haserretu ... ji,ji,ji,ji, ... begira ni gaitzak jota nago eta mutiko jator baten eskutik ibiltzea beharrezkoa dut indarberritzeko. Hori da Gorkak egin didana egun hauetan. Eta nire txar guztiak berarengana joan dira. Ez dut beste sendabiderik aurkitzen ...

Emakumea buru-makur jarri zen erdi-negarrez. Une horretan pena eman zidan eta animatzeko esan nion:

- Ea ... ideia bat bururatu zait.. .zure gaitza mutiko baten laguntzaz baino hobeto sendatuko da askoren laguntzaz ezta?

- Baietz uste dut... baina ...

- Ba ... orduan, zatoz gure taldera bihar, jo1as-garaian eta denon laguntzarekin indarberrituko zara ...

- Benetan al diozu ? Onartuko al naute beste guztiek?

- Ez ezazu za1antzarik izan. Zu etor zaitez eta ziur nago gure ta1dearen amabitxi izango zarela jokatzen ditugun partiduetan. Utzi hari nire kontu.

Hurrengo egunean Gorkarengana hurbildu eta esan nion:

- Gorka! Jolas-garaian partidua, eee?

- Ez zeukaat gogo handirik, gelan geldituko nauk ...

Denok irrikitzen geunden, ez ziren erlojuaren orratzak nahi bezain azkar mugitu, baina ... , halako batean, txirrinak jo zuen. Zalaparta bizian irten ginen gehienok eta han joan ginen zain zegoen amabitxia agurtu eta besarkatzera. Denok eskutik heldu genion eta gelara sartu ginen. Gorkari eman genion sustoa ez zen nolanahikoa izan, baina handik aurrera betiko Gorka izaten jarraitu zuen. Eta gure ekipoak amabitxi berezia izan zuen eta ikasturte hartan txapeldun geratu ginen.

"XINTXO"

Beasaingo Ikastolaren Historia

Gurekin harremanetan jartzeko

ANDRAMENDI ELKARKIDETZAN ETA ELKARLANEAN

6.fw.png14.fw.png5.fw.png15.fw.png9.fw.png16.fw.png7.fw.png3.fw.png10.fw.png1.fw.png8.fw.png4.fw.png13.fw.png11.fw.png12.fw.png2.fw.png