MAIALEN URDANGARIN TELLERIA
Maialen Urdangarin Telleria
F mailan aipamena
|
• Kaixo, ni Maialen Urdangarin Telleria naiz eta Beasaingo naiz. Donostian jaio nintzen, 1991ko urtarrilaren 12an
• Bakarrik nagoenean kiroletan jardutea asko gustatzen zait, igeriketan batez ere.
• Idaztea asko gustatzen zait eta oso pozik nago aipamena lortu dudalako.
Tomate-landare baten bizia
Behin baserritar bat Ordiziako azokara joan zen eta hantxe nengoen ni tomate-landara kaxa batean sartuta.
Baserritarrari nire itxura gustatu eta berarekin eraman ninduen bere baserrira. Han batetik bestera bueltaka ibili ondoren, azkenean hurrengo egunean bere baratzean landatu ninduen.
Handik aurrera oso pozik eta gustura egon nintzen. Behar nuen guztia ematen zidaten: egarri nintzenean, uro botatzen zidaten ...
Pixkanaka-pixkanaka handi egiten joan nintzen. Eta umetxoak ere izan nituen. Zortzi edo hamarren bat. Hauek txikiak, berdeak eta oso politak ziren.
Egia esan baserritarra asko arduratzen zen gutaz, baina txakurrak beti pixa egiten zigun gainean. Baserritarraren iloba ere beti jolasean ibiltzen zen baratzean eta niri eta nire umetxoei hosto berdeak zapaltzen zizkigun. Baina hola ere, gu oso lirain eta eder geunden baserritarrak bere maitasun osoarekin zaintzen gintuelako. Behin, nire umetxoak helduta zeudenean, baserritarrak azokara eraman zituen, saltzera. Eta hantxe zituen denak saski batean txukun-txukun ipinita. Oso itxura ona zuten eta denek esaten zioten etxekoandreari:
- ¡Qué tomates más ricos!
Baserritarra oso gustura joan zen berriro ere baserrira lanera.
Ni umerik gabe gelditu nintzen baina berehala hasi zitzaizkidan berriro umetxoak jaiotzen. Oraingoan sei besterik ez zitzaizkidan jaio.
Baina egun batean, nire ondoko tomateari, oso gauza tristea gertatu zitzaion. Hostoak zimurtzen hasi zitzaizkion. Ni, bera hain gaixo ikustean, laguntzen saiatu nintzen eta esan nion:
- Lasai, lasai, sendatuko zara eta ...
Baina ez, ez zen sendatu. Eguna posatu ahala itzaltzen joan zen. Hurrengo egunean hil egin zen. Ni orduan oso triste jarri nintzen.
Baserritarrak bere tomatetxoak lurretik atera zituen eta niri eman zizkidan. Hauek oso lasaiak eta txintxoak ziren eta ni saiatzen nintzen ondo zaintzen eta maitasuna ematen, baina alferrik, ez zuten nahi nire landarean egon. Azkenean baserritarrak eraman zituen eta ni nire umeekin geratu nintzen.
Denborarekin niri ere hostoak zimurtzen hasi zitzaizkidan. Itzaltzen, itzaltzen joan nintzen eta azkenean baserritarrak lurretik atera egin ninduen. Hurrengo goizean ni zabor-kaxan sartu eta azokara eraman ninduen. Lehen bezain eder eta freskoa ez nintzenez, denbora luzea pasatu nuen kaxan sartuta jendeak erosi bitartean. Azkenean etorri zen gizon bat eta erosi ninduen. Honek bere etxera eraman ninduen.
Bizi guztia baserrian landatuta pasatu ondoren, oso zail egin zitzaidan etxe batean bizitzea eta oraindik ere zailagoa hozkailuan. Hemen nagoenetik ez dut ezagutu baserrian ezagutu nuen pozik.
“DORTOKA”