Liburu eguna

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

 

EKHIÑE ANUNTZIBAI GURRUTXAGA

    bi ekhine 225
   
Ekhiñe Anuntzibai Gurrutxaga
F mailan 2. saria
9 urte, Beasain
Beasaingo Ikastola
F mailan 2. saria

• Kaixo, nik Ehkiñe dut izena eta Beasaingoa naiz.

• Bederatzi urte ditut eta Beasaingo Andramendi Ikastolan DLH laugarren mailan nabil.

• Ipuinak idaztea asko gustatzen zait eta oso pozik nago irabazi dudan sari honekin.

Ahaztutako katua

Bazen behin Azabatxe izena zuen katua. Katu hori oso polita zen eta familia batekin bizi zen, baina familia horrek ez zion kasu handiegirik egiten katu gaixoari.

Azabatxe bizi zen etxearen aldamenean Mikel izena zuen mutiko bat bizi zen. Mikeli Azabatxe munduko katurik politena eta hoberena zela iruditzen zitzaion eta berak izugarri maite zuen.

Mikel oso triste ¡artzen zen Azabatxe bakarrik ikusten zuenean eta ahal zuen guztietan berarengana joan eta biak elkarrekin jolasean ibiltzen ziren poz-pozik. Baina Mikel ezkutuan joaten zen Azabatxerengana bere amari txakurrak eta katuak etxean edukitzea gustatzen ez zitzaiolako.

Horrela, uda heldu zen eta Azabatxeren familia itsasora joan zen oporrak pasatzera. Mikel hasieran oso triste geratu zen, Azabatxe ere oporretara eraman zutela uste zuelako. Eta eskolatik irtetean, Mikelek ez zekien zeinekin jolas egin.

Egun batean, Mikelek, etxeko terrazan zegoela, Azabatxe ikusi eta poz-pozik amari esan zion:

- Ama!, ama! Ez dute Azabatxe eraman! Hemen dago!

Hasieran Mikel oso pozik jarri zen Azabatxe ikusi zuenean, baina gero kezkatu egin zen eta bere amari galdetu zion:

-Ama, ez da ba Azabatxe bera bakarrik egongo, ezta?

Orduan amak Mikeli esan zion:

- Lasai seme! Azabatxe norbaitekin geldituko zen, ez zen bakarrik geldituko. Egunero norbait etorriko da berari esnea, ogia eta arraina ekartzera.

Baina laugarren eguna heldu zen eta Mikelek oso triste eta zikin ikusi zuen Azabatxe. Bere amari zera esan zion:

- Ama, ama! Begira zeinen triste eta zikin dagoen Azabatxe! Badirudi goserik dagoela!

Amak erantzun zion Mikeli:

- Egia da Mikel. Oso triste dago eta gainera badirudi goserik dagoela. Jateko zerbait prestatuko diot!

Ama Azabatxerentzat bazkaltzeko zerbait prestatzen ari zen bitartean, Mikelek galdetu zion amari:

- Ama, gera al daiteke Azabatxe sukaldean ondo jarri bitartean? Hemen goxo-goxo egongo da.

Amari ere pena eman zion Azabatxe hain triste eta zikin ikusteak eta honela erantzun zion Mikeli:

- Bai Mikel, prestatutakoa jaten duenean ondo-ondo garbituko dugu eta gero sukaldean tokitxo bat egingo diogu.

Handik aurrera Mikel eta Azabatxe oso ondo konpontzen ziren. Oso gustura ibiltzen ziren elkarrekin eta Mikelen amak beren etxean gelditzen utzi zion Azabatxeri, bere familia oporretatik etorri arte. Ez zitzaion ondo iruditzen kalean bakarrik ibiltzea.

Azkenean bere familia iritsi zen oporretatik. Etorri zirenean konturatu ziren Azabatxe beti Mikelen etxean zegoela sartuta eta oso gustura egoten zirela elkarrekin. Gainera konturatu ziren beraiek oso gaizki portatu zirela Azabatxerekin eta orduan pentsatu zuten hobe izango zela katua Mikelekin geratzea. Azkenean Azabatxe Mikelekin geratu zen bizitzen betirako.

“ANDRAITZ”

Beasaingo Ikastolaren Historia

Gurekin harremanetan jartzeko

ANDRAMENDI ELKARKIDETZAN ETA ELKARLANEAN

14.fw.png8.fw.png6.fw.png5.fw.png4.fw.png16.fw.png12.fw.png11.fw.png1.fw.png10.fw.png9.fw.png2.fw.png7.fw.png3.fw.png15.fw.png13.fw.png