Liburu eguna

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

JON BEGIRISTAIN DORRONSORO

  bi jon 255
 
Jon Begiristain Dorronsoro
E mailan 3. saria
11 urte, Beasain
Beasaingo Ikastola
E mailan 3. saria

• Beasaingo jaio nintzen 1989ko apirilaren 25 ean eta Beaaingo Ikastolan nabil DLHko 6.mailan ikasten.

• Kirolak asko gustatzen zaizkit, pilota batez ere. Idaztea eta irakurtzea ere atsegin ditut.

• Idazlehiaketa honetan atera dudan bigarren saria da , duela bi urte ere F mailan 3,saria atera bainuen. Poz handia eman dit eta aurrerantzean ere jarraitzeko indarra emango dit.

Joxe astronauta

Bazen behin Joxe izeneko haur ausart bat. Ataundarra zen. Aita oso astronauta ona zen eta ona izanik, ospetsua ere bazen. Beti bere teoriekin eta esperimentuetan zebilenez, semeari ez zion kasu gehiegi egiten baina honek bai aitari eta beti haren ibilerak aztertzen aritzen zen. Behin Joxek, zera galdetu zion:

- Aita, jolas egin nahi al duzu nirekin?

- Baina semetxo, ez al duk ikusten lanpetuta nabilela? Oso proiektu jarrantzitsua aztertzen ari nauk! -erantzun zion erdi haserreturik-.

Eta Joxek zero pentsatu zuen:”Aita hau ere beti lanean dabil, niri ; egundo bat ere dedikatu gabe”

Bere proiektu garrantzitsu hori behin eta berriz aztertu ondoren, bere astronauta lagunekin elkartu eta espazio-ontzian joan behar izan zuen ilargia aztertzera. Joxek noski, bazekien horren berri eta hala galdetu zion aitari:

- Aita joan al naiteke zurekin? Mesedez ... ! Nik ere badakit zertara zoazten ilargira…!

- Baita zera ere baina hik zer uste duk? Hiri joaten nola utziko diat ba? Ezta ametsetan ere! Gainera hik lagundu baino gehiago enbarazu egingo diguk!

Hori entzun zuenean, erabat haserretu zen Joxe eta inork jakin gabe espazio-ontzi bat eraikitzen hasi zen. Bere aitak zera uste zuen:

- Orain ere kutxa sorgindu hori ikusten arituko duk eta gero nirekin joan nahi duela esaten zidak.

Baina Joxe bere aitaren tailerrean espazio-ontzi bat prestatzen ari zen bere aitaren ezkutuan. Egunak joan eta egunak etorri, azkenean Joxek bere espazio-ontzia bukatu zuen. Aita joateko eguna ere iritsi zen eta bere espazio-ontzia hartu eta ilargi aldera abiatu zen Andoni Olazabal lagun zuela. Joxe bitartean oso informaturik zegoen telebistari esker. Den-dena ondo zihoan baina egun euritsu batean “Gaur Egun” programan albiste txar bat ematen hasi zen kazetaria:

“NASAtik ZORROTZ agentziak bidalitako notizia larriaren berri emango dizuegu ondoren:

Gaur Mikel Arroila astronomo ospetsua eta Andoni Olazabal, Martitzeko martiztar batzuek harrapatu dituzte ilargi aldera doazela. Martiztar horiek, beren planeta erasotzera zihoazela uste dute baina hori ez da horrela eta ilargia aztertzeko proiektuko bi kide direnez, lan horretara zihoazen. Xehetasun gehiagoren zain gaude eta ez dakigu martiztar horiek nola jokatuko duten. Berri gehiago dugunean adieraziko dizuegu".

Hori entzun zuenean, behar-beharrezko janariak, tresnak eta liburuak hartu eta bere espazio-ontzia abiarazi zuen eta Martitz aldera bideratu zuen bere aita eta laguna salbatzeko asmotan. Eskerrak gaiaz gauza asko ikasita zegoen eta aitaren proiektuaren berri bazekien. Horrela erraz iritsi zen Martitzera. Bai, Martitzera iritsi zen, baina ez zekien zein tokitara eraman zituzten Mikel Arroila eta Andoni Olazabal astronautak.

Bi egun pasa ondoren, azkenean jakin zuen bere aita eta haren laguna non zeuden. Biak kartzela banatan zeuden eta ondo zaindurik, ez zen giro han! Basoan perretxikoak baino martiztar gehiago zeuden bertan!

Joxek arazoa konpondu nahi bazuen, hitz egin beharra zuen, ezin zuen plan bat pentsatu hain beste martiztarren tartean egonda. Joxek pentsatu zuen zer esan baina beste arazo bat zegoen: ez zekien nondik sartu.

Ordubete bila ibili ondoren, azkenean aurkitu zuen sarrera. Sartu bazen sartu ... hura martiztar pila ikusi zuena! Joxe martiztarren nagusiarengana joan eta esan zion:

- Aizu, nagusi! Hor dauzkazun bi pertsona horiek ez dira etorri zuen planeta erasotzera, ilargia aztertzera zihoazen ...

Nagusiak ez zion nolanahi sinetsi nahi eta Joxek une batean bere burua ere arriskuan ikusi zuen. “Hauek neu ere preso hartuko naitek” Baina ez, ez zuen etsiko!

Joxe handik eta hemendik martiztarren nagusiari azalpenak ematen saiatu zen. Hala ere arrakasta handirik ez zuen lortzen. Horretan ari zela, ordea, hor non ikusten duen martiztar bat bere espazio-ontzitik alai-alai irteten gazta eta ogia janez ... eta sagardo-botila eskuetan zuela ... !

Beste martiztarrek harriturik begiratu zioten eta inguratzen hasi ziren. Baita nagusia ere…

Izugarri gustatu zitzaien gazta eta ogia eta zer esanik ez, sagardoa!

-Hau duk nirea!- pentsatu zuen Joxek. Laster batean espazio-ontzion zituen janariak eta edariak atera eta egundoko festa antolatu zuen. Ez zen han ezeren faltarik! Ogia eta gazta ez ezik, intxaurrok eta menbriloa eta…

Martiztarrak oso pozik zebiltzan. Hura jan beharra!

Laster ziren libre bi astronautak. Festa-giro ederra jarri zuen Joxek trikitixa jotzen hasi zenean. Mikel Arroila eta Andoni Olazabal astronautek ezin zuten ezer ulertu, baina… a zer poza eta lasaitua hartu zituztenak!

Agurra izan zen berriz handik honakoa! Ez zituen ba Joxek babarrunak eta odolkia ipini bazkaltzeko ... Gehiagoren beharrik ez zen izan…

Joxek itzulerakoan dena argitu zien eta orduan konturatu zen aita zeinen seme baliotsua zuen.

Handik aurrera martiztarrak eta ataundarrak oso lagun izan dira beti eta ilargi betea dagoenean, konturatu al zarete zer irudi ikusten den?

Esaerak dioenez ataundarra da, bizkarrean sorta eta guzti, baina hori esaeren kontua da! Ilargian benetan ikusten dena beste hau da: martiztarrek ataundarren omenez egindako estatua.

“ILARGIA”

Beasaingo Ikastolaren Historia

Gurekin harremanetan jartzeko

ANDRAMENDI ELKARKIDETZAN ETA ELKARLANEAN

16.fw.png9.fw.png13.fw.png10.fw.png7.fw.png1.fw.png15.fw.png14.fw.png4.fw.png5.fw.png6.fw.png2.fw.png11.fw.png12.fw.png3.fw.png8.fw.png