Liburu eguna

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

 

ARITZ ARANBURU ETXEBERRIA

    bi aritz 247
   
Aritz Aranburu Etxeberria
E mailan 1.saria

 

10 urte, Beasain
Beasaingo Ikastola
E mailan 1. saria

• Beasainen jaio nintzen 1990eko abuztuaren 28an, beraz, 10 urte ditut eta Beasaingo Ikastolan ari naiz DLH.ko 5.maila egiten.

• Kirolak asko gustatzen zaizkit, futbola eta pilota batez ere. Irakurtzea ere gustukoa dut.

• Idazlehiaketa honetan irabazi dudan bigarren saria da. Iaz F mailako aipamena eman baitzidaten. Sari honek poz handia sorrarazi dit, baita aurrera jarraitzeko indarra eman ere.

Kusoaren ezinegona

Ni kuso bat naiz. Kusoa edo txorizugarria edo txorimaloa. Kusoen artean dotoreetan dotoreena naiz ondoko herri bateko lehiaketan erabaki zutenez eta horregatik saritua izan nintzen, mila duro eder eman zizkioten Kattalin nire etxekoandre gazteari. Sariketa irabazi nuenez, Kattalinek aiton-amonen baserrira ekarri nau eta hemen nago artasoroa ezin zaindurik.

Bela nazkagarriak! Alde hemendik! -esanez pasatzen dut eguna-.

Haizeak eta eguzkiak ere laguntasun handia ematen didate. Haizeak zintzilika ditudan poto hutsak astintzen ditu eta bata bestearen kontra jotzen dutenean zarata beldurgarria ateratzen dute. Aurten gainera haize-bolada indartsuak izan ditugu.

Eguzkia ere oso lagun ona dut, soinean ditudan ispiluetan islatzean beleek azkar demonio alde egiten dute eta horiek behintzat pixka batean ez diro berriz hemen agertzen.

Nire lagunen artean Kattalin eta bere aiton-amonak aipatu beharrean nago. Kattalin baserrira etortzen denera etortzen zait bisita egitera eta ahal duen neurrian beleekin dudan borroka gogor honetan laguntzera. Ikustekoa da nola uxatzen dituen inguruan dabiltzan bele guztiak. Aiton-amonek, berriz, egunero egiten dute hizketalditxo bat nirekin babarrunak biltzera etortzen direnean.

Hala ere denak ez dira lagun onak, hain onak ez direnak ere baditut. Bada hirukote bat igandero hemendik pasatzen dena eta pasaeran mutikoak, ispiluetatik tira egin eta potoak txikordatzen dizkit. Berarekin izaten dira bere gurasoak, baina ez diote ezer esaten, beno hobeto esanda, ez dute ezta ikusi ere egiten, izan ere, azpiko sagastian poltsa sagarrez betetzen aritzen baitira. Nazka-nazka egina naukate! Baina udazkena pasatu baino lehen, bi eta bi zenbat diren jakingo dute! Jakina baietz! Pentsatu eta egin. Duela bi aste pentsatu nuen eta jadanik konponduta dago. Beleetan zaharrenari arazoaz berarekin hitz egin nahi nuela esan nionean, zer nahi nuen esan zidan.

- Tratu bat proposatu nahi dizut, begira ... -eta kontatu nion igandeetako hirukotearekin gertatzen zitzaidana-.

- Beno, arazoa esan didazu, baina, traturik ez dut oraindik entzun- erantzun zidan bele zaharrenak-.

- Ixo, Utzidazu bukatzen! Datorren igandean hemen izango dira berriro eta haiek etortzean zuek denok hemen izatea nahiko nuke, sekula ahaztuko ez duten eskarmentua emateko. Zuek hori egiten baduzue nik egunero bina artale hartzen utziko dizuet.

Beleak ez zuen inondik inora horrelako proposamenik espero, baina, aztia izaki, tratu hobea bururatu zitzaion segundo gutxi batzuen buruan.

- Hiruna ale edo ezer ez! -erantzun zidan-.

Nik espero nuen horrelako zerbait eta

- Ados, baina, iganderoko lana izango duzue.

Beleak pozik alde egin zuen urteko mantenua ziurtatzen baitzien bere taldekoei eta horrekin berak bere buruzagitza ere bai.

Iritsi zen igande goiza eta hasieran lasai banengoen ere, hamar eta erdiak aldera kezkatzen hasi nintzen ez baitzen bela bakar bat ere ikusten.

- Non sartu ote dira bela ipurbeltz horiek? Aste osoan jaten eman diet eta orain hau?

Egia esan hamaiketan erabat ernegatuta nengoen belerik ikusi gabe jarraitzen nuelako eta hirukotea urrutira, baina ikusten nuelako.

- Alu, nazkagarri horiek! Adarra jo nahi bazidaten ondo asko asmatu dute nola egin!

Neure haserrean ez nuen ez ikusi ezta entzun ere egiten, hirukotea gerturatzen bakarrik ikusten nuen. Baina, hirukotea gainean nuenean, nire atzetik belak eta belak, belak eta belak agertzen hasi ziren, ehunka ... , milaka ... , milioika bela! Ez zen zeruaren urdinik ikusten dena beltz-beltz ikusten zen. Hura bela-pila!

Bela guztiak hirukotearengana joan ziren. Batak umeari ipurdian mokoka, besteak besoan, beste bat aitaren gainean jarri zen, ...

Hirukoteak Jesus eta amen esan orduko alde egin zuen eta oraindik ez dira agertu eta ez dut uste agertuko direnik. Harez gero, lasaiago eta gusturago bizi naiz belak ere nire lagunartekoak ditudalako.

“KUSOA”

Beasaingo Ikastolaren Historia

Gurekin harremanetan jartzeko

ANDRAMENDI ELKARKIDETZAN ETA ELKARLANEAN

1.fw.png4.fw.png15.fw.png13.fw.png2.fw.png8.fw.png11.fw.png5.fw.png12.fw.png6.fw.png7.fw.png10.fw.png16.fw.png14.fw.png9.fw.png3.fw.png