Liburu eguna

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

JANIRE ARRONDO MAGUREGI

bi janire 149
Janire Arrondo Maguregi
D mailan 2. saria
13 urte , Zegama
Beasaingo Ikastola
D mailan 2. saria

• 1987ko maiatzaren 4an jaio nintzen Zegaman.3 eta 12 urte bitartean Zegamako Herri Eskolan ikasi nuen eta gero Beasaingo Ikastolara etorri nintzen.

• Zegamako ipuin-lehiaketan bi lehenengo sari eta bigarren bat lortu nituen, baina Beasain Idazlehiaketan aurtengoa da lehena.

• Txikitatik musika-eskolan ibili naiz eta pianoa eta panderoa jotzen ditut Mendian ibiltzea ere asko gustatzen zait.

Yamai

Afrika zabaleko lautada handietan, lursail haien urrunean, lehen eguzki-izpi gorriak agertu ziren, izpi ahulak. Kenya esnatzen ari zen beste egun batez, goizeko ihintz artean. Kilimanjaro mendi handia ere agerira irteten ari zen, behe-lainoen artetik, bere betiko elurrezko txapela, orain ere, jantzia zuela. Haren magalean Machakos herrixka zegoen, herrixka txiki baina bitxia, ingurukoen tankerakoa.

Egunero bezala haurrak ikastolarako bidean zeuden, helduak lanerako ... denak ohiko zen bezala beren bideetan. Baina goiz hura berezia zen, zerbait arraroa gertatzen zen. Zurrunbilo bat bazebilen herritarren ahotan. Noiz edo noiz, oso-oso gutxitan, herrira etortzen zen autoa agertu zen eta bertatik azal zuriko andereño dotore bat irten zen. Denak harrituta zeuden hari begira. 50 urte inguru izango zituen, aurpegiko ximurretan antzematen zitzaion. Gerribueltaz ez zebilen gaizki. Irribarre zabala zuen, belarritik belarrirainokoa, ezpain potzoloak gorri-gorri apainduak eta barrenean hortz zuriak, zuri-zuriak, mendi elurtuen pare.

Autotik irten orduko inguruko parajeetara begirada boto zuen, nekatu eta aldi berean ilusio-aurpegiarekin. Autoaren jabeari txanpon pare bat eman zizkion, balio handikoak izan behar zuten, zirkinik ere esan gabe joan baitzen. Arnasa sakon hartu, moleta jaso eta kale bazterrean, arto-saltzen, zegoen agure ximur batengana jo zuen.

- Egun on - esan zuen andereñoak. Azentuagatik italiarra izan behar zuen.

- Bai, egun on, halakoxea dator eta andereño.

- O!, ez deitu andereño. Erizain berria naiz eta esango al ...

- Erizaina? Joño! Orduon doktore deitu beharko dizugu!

- Ez,ez, Alice dut izena. Horrekin nahikoa dut. Beno, jakin ...

- Alice, izen polita duzu! Jabearen antza izan behar. Ni Sunba naiz, urte askotarako. A!, nire biloba aurkeztuko dizut bide batez.

- Gustatuko litzaidake baina ez dut astirik, Yamai aurkitu beharrean nago.

- Benetan? Ba, begira, bete-betean asmatu duzu. Nire biloba baita Yamai.

- Bai? Benetan?

- Yamai !!!, Yamai !!! Zatoz hona. -Segituan agertu zen, buruan zapia zeraman, soinean mantala, ... antzematen zitzaion etxeko lanetan mi zela. Aitonari begira zegoen. Ez zen ohartu ezertaz. Aitonak, begiekin, Aliceren aldera egin zion keinu. Hura ikusi zuenean aho-bete hortz geratu zen-.

- Egun on. Zu, zu ... Zu Alice izan behar duzu.

- Bai, hala naiz.

- Jo, pozten naiz. Ez nuen horrelakoa izango zinenaren irudipenik.

- Ez nizun huts egingo ezta?

BI URTE LUZE IGARO ONDOREN ...

- Ea ba, nor da hurrena? - galdetu zuen Alicek. Itxaron- gelara begiratu eta jende-piloa zuen begien aurrean.- Zer gertatu ote zaio Yamairi? Gaur huts egin behar zidan! Beno gaur; atzo, herenegun ... ez dakit zer dabilen neskato hau azken aldi honetan!

Alice lanez lepo zebilen eta bakarrik ezingo zuen egin beharrekoa egin. Neskato bati ebakuntza txiki bat egiten hasi behar zuen, hezur txiki bat geratu baitzitzaion eztarrian. Orduan, bai eskertuko zukeela Yamairen laguntza. Baina bakarrik hasi beharko zuen ebakuntza egiten. Hasi orduko ordea, Yamai agertu zen.

- Zer gertatzen da orain? Ez al duzu ikusten nola nagoen lanez lepo. Ezin baduzu lanpostua eraman, ez dago arazorik beste bati emateko ... -xuxurlatu zion Alicek-.

- Barkatu, ez da berriro gertatuko.

- Horrek orain ez dit balio. Eta, mugi, pasa iezadazu lasaigarria. Hezur bat geratu zaio eztarrian eta ebakuntza egin behar diogu -Haurraren arazotxoa konpondu eta dena garbitzen bukatu zuenean, Yamai Alicerengana joan zen-.

- Sentitzen dut.

- Lasai, ongi atera da azkenean ez?

- Bai, baina ...

- Zer? Zer gertatzen zaizu?

- Ama oso gaixo daukat, itxura guztien arabera kolera duela esango nuke, ziur nago milaka kasu ikusi dira hemen. Berak hemen ezin dela sendatu dio eta ez inori ezer esateko. Nik egin behar izan dut etxearen kargu, aitona ere ez baitago oso momentu onean eta une batzutan ez dut etortzerik izan.

- Ulertzen dizut. Baina agian zure amaren gaixotasuna Italian senda ...

- EZ!!! Guk, beno gure kulturak, ez du onartzen besteen aurrerakuntzarik.

- A ez? Nahiago al duzu ba edonor hiltzea?

- Ez! Baina ... ni konbentzituko nauzu baina nire ama ez.

- Ez daukat nik zure amarengana konbentzitzera joan beharrik. Zu zeu joan zaitezke.

- A bai? Eta zer esan behar diot, zer proposatzen diodan ere ez badakit?

- Horrek badu bere irtenbidea. Zu, Milanora joan zaitezke eta bertan Victorio, nire senarrak, erakutsiko lizuke guztia nola izango litzatekeen. Bitartean gure etxean egongo zinateke gure alaba Cindyrekin.

- Baina, dena ez da horren erraza. Zer esan behar du nire amak.

- Begira, 15 urte badituzu eta zure buruaren jabe egiten hasi beharko duzu. Gainera nik hitz egingo dut berarekin.

Aste betera Yamai Milanon zegoen. Aireportuan Cindy zuen zain. Egunero goizetan Victoriorekin joaten zen ospitalera eta han esplikatzen zizkion gaixotasun hura sendatzeko zeuzkaten metodoak beren abantaila eta desabantaila guztiekin. Arratsaldeetan Cindyrekin ibiltzen zen. Cindy 16 urteko neska ilehoria zen eta oso ongi moldatzen zen berarekin. Baina egun batean, arratsaldez, biak mendira joan ziren. Cindy hizketan hasi zitzaion isilune boten ondoren.

- Yamai.

- Bai ?

- Maitemintzen ari naiz.

- Benetan? Eta nor da, jakin badaiteke suertatutako mutikoa?

- Ez, ez da mutila neska da eta...

- Eta? Bera ez da ...

- Ez dakit. Hori ... zuk argitu beharko zenidake ...

Yamaik ez zuen inolaz ere hori espero. Kontua ez zen bera zera izatea. Ez zekiela nola erreakzionatu baizik.

- Barkatu. Ez nuen horren zuzen adierazi nahi.

Etxeraino zirkinik ere esan gabe joan ziren. Hortik aurrerako beren arteko tratua ez zen berdina. Yamairen buruan milaka zalantza zebiltzan jira-biraka. Ez zekien amak bizirik jarraituko zuenik ere, ala ere bazekien Alicek oso ongi zainduko zuela. Victoriok erakutsi behar zion guztia erakutsi zion eta Yamairi Machakosera itzultzea besterik ez zitzaion geratzen. Aireportura Cindyk lagundu zion. Yamaik ez zuen kontua argitu gabe joan nahi etxera baina ez zekien nola hitz egin gaiaz.

- Beno, zure hegazkina ia prest dago.

-Bai. Pena ematen dit hemendik joateak, baina han ama eta aitona zain ditut.

- Noski. Ez ahaztu nire amari goraintziak emateaz.

- Ez, ez naiz ahaztuko.

-...

- Beno, ia joateko ordua duzu.

- Bai -zer esan ez zekitela zeuden. Bien begiak gorritzen ari ziren eta malkoak isurtzen hasteko ez zitzaien asko falta.

- Beno zorte on -eta negarrari ezin eutsirik Yamai, buelta eman eta hegazkin aldera abiatu zen. Burumakur.

- Elkar ikusiko dugu, egunen batean -maleta utzi, buelta-erdia hartu eta Yamai Cindyrenganaino joanda, besarkada estu bat eman zion.

- Itzuliko naiz, Cindy.

- Maite zaitut.

- Nik ere bai.

Yamai korrika joan zen. Bihotzean Ilusio eutsiezina zuen.

Bi egun barru jada Machakosen zegoen. Aitona etxeko otean zain zuen.

- Yamai!!! Pozten naiz zu ikusteaz.

- Ni ere bai aitona. Oso teknika onak dituzte han. Ama erabat sendatuko litzateke. - Sunbak zerbait esan nahi zion baina Yamai etxe barrura sartu zen bere ama ikusteko asmoz. Baina amaren ohea hutsik zegoela ikusi zuen.

- Aitona, non dago ama?

- Yamai, oso gaizki zegoen.

- Non dago?

- Ez dago! Joan egin da ... eskutitz hau utzi du zuretzat.

EZ!!! Nik hemen egon behar nuen! Ez du ezertarako balio izan!

Yamai korrika joan zen belardi zabaletan zehar lurrera erori eta Kilimanjaro handiaren magalean negarrez hasi zen arte. Eguna iluntzen ari zen, emeki-emeki. Eguzki gorri handia indarrik gabe geratu zen arte. Giroa freskatzen ari zen eta zeru beltza nagusitu zen. Izar distiratsuez apaindu zen gaua, erdian ilargi argitsua erregina zuela.

- Kaixo Yamai:

Sentitzen dut. Ez zen nire asmoa zu mintzea. Badakizu zure esku geratzen dela etxea, aitonagatik ez asko arduratu momentuz oso sasoi onean dago eta. Hola ere, badakizu, beti izan naizela sorgin xamarra eta badakit Cindy Milanen zain duzula, itzultzeko aukera izango bazenu ez ezazu hutsik egin, beti ere zuk nahi izanez gero. Orain pentsatzen dut jakingo duzula nola egin aurre ník nuen gaitzari. Nire gaitz berdina duen beste norbaitekin topo egingo bazenu ez dudarik izan sendatzeko garaian, ni izango banintz bezala sendatu hura. Probetxua atera beharko zaio Victoriorekin egin duzun lanari ezta?

Ez negarrik egin. Zu neska gogorra zara. Eta ez pentsatu joan egin naizenik, ni beti zure altzoan izango bainaiz. Nire amarena zen lepokoa utzi dizut. Orain zurea da eta soinean daramazunean zuregandik gertuago egongo nahiz. Beti arte eta egunen batean elkar ikusiko dugun itxaropen sutsuarekin, zure ama. Gero arte laztana. BETI MAITEKO ZAITUIT.

“AXULAR”

Beasaingo Ikastolaren Historia

Gurekin harremanetan jartzeko

ANDRAMENDI ELKARKIDETZAN ETA ELKARLANEAN

14.fw.png15.fw.png5.fw.png4.fw.png8.fw.png13.fw.png6.fw.png10.fw.png16.fw.png3.fw.png1.fw.png11.fw.png12.fw.png9.fw.png7.fw.png2.fw.png