Liburu eguna

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

IBON IRAOLA BERASATEGI

    bi ibon 197
   
Ibon Iraola Berasategi
E mailan 1. saria
10 urte, Beasain
Beasaingo Ikastola
E mailan 1. saria

• Ni Ibon Iraola Berasategi naiz 1989ko abuztuaren 8an jaio nintzen. Beasainen eta bertan bizi naiz Lehen Hezkuntzako 5.maila egiten ari naiz Beasaingo Ikastolan.

• Kirolak ikaragarri gustatzen zaizkit, batez ere pilota . Irakurtzea eta idaztea ere gogoko ditut.

• Hau nire lehenengo saria izan da eta oso pozik nago. Sari honetaz aparte, beste sari batzuk ere irabaziak ditut kiroletan: 1. Bi aldiz pilotan txapeldunorde. 2. Antzizar sari herrikoia igeri lehiaketan bigarren 3. Ansorena memoriala igeri lehiaketan lehenengo

• Nire zaletasunak irakurtzea, lagunekin irtetea eta patinetan ibiltzea.

 

Baserritarra detektibe

Bazen behin, herritik oso aparte, mendi-tontor artean zegoen baserri batean bizi zen baserritar bat Anttonio zen. Anttoniok ez zeukan ile askorik eta zeukana elurra bezain zuria, begi argiak zituen, sudur txorrotxa, lepo motza, beso zaintsuak eta esku handiak. Mutil zaharra zen eta hegaztiak zituen baserrian. Eta horretatik bizi zen gure Anttonio.

Hegaztiekin bizitza arrunta egiten zuen. Goizero oilategiak garbitu, pentsua eta artoa eman, eguerdian oilasko batzuk hil, ilunabarrean egindako arrautzak bildu, ... eta horrela joaten zitzaion eguna.

Egun batean oilasko batzuk falta zitzaizkiola konturatu zen, denetara 115 baitzituen. Baserriko horma batean zenbakia apuntatu eta hurrengo egunera arte itxarotea erabaki zuen. Hala ... hurrengo eguna iritsi zen eta ... 110 kontatu zituen.

Pentsatzen aritu zen denbora puska batez eta azkenean hau erabaki zuen: herriko dendara jaitsi eta 2 egunetarako eskopeta alokatzea.

Jaitsi zen ba ... eta honela esan zion dendariari:

- Eskopetarik alokatzen al duk?

- Ez, izatekotan saldu ...

- Baina egun-pare baterako bakarrik duk ... !

- Tira ba ... ekarzkidak 100.000 pezeta!

- Zer esan duk? 100.000 pezeta?

- Bai, ondo aditu duk: 100.000 pezeta. - Baina nik 50.000 bakarrik zeuzkaat. Horixe ateratzen diat oilaskoekin.

- Orduan ... ez diat eskopetarik emango! - Tiro, mesedez, azeria akabatzeko duk, bestela oilasko guztiak hilko zizkidak!

- Hara ... aspertu nauk, ekarzkidak 50.000 eta har itzak eskopeta eta 5 bost kartutxo! Hemen sartuko ditiat. .. !

- Eskerrik asko! Ez diat berehalakoan ahaztuko mesede hau ... !

Hegaztiak gobernatu eta afari legea egin ondoren, han jarri zen gure Anttonio oilategiko txoko batean ezkutatuta eskopeta eskuetan zuela eta gau guztia zelatan egon arren, ez zen han inor azaldu. Hurrengo goizean hegaztiak zenbatu zituenean hola zion berekiko Anttoniok: “Lo hartuko nian, bestela ezinezkoa duk” Oraingoan 100 kontatu baitzituen.

Egunez atseden hartu eta gauez zelatan erne egotea erabaki zuen eta halaxe egin zuen. Oraingoan erne egon zen. Bai horixe! Hara ez zen inor sartu ... baina goizean berriro ere 2 oilasko falta ... !

Eskopeta itzuli beharrean zegoenez, berriro ere dendara jaitsi zen eta eraman zituen kartutxo guztiekin itzuli ziola ikustean, honela galdetu zion:

- Zer? Akabatu al duk azeria?

- Kaka zaharra! Bi gau hor pasa ditiat beilan eta ez duk arimarik ere azaldu! Hartzak eskopeta! Agur!

- Agur, bai, agur!- erantzun zion dendariak irribarre maltzurrez - Hori duk kaikua!

Anttoniok, baserrira joan eta gauerako kaxa bat prestatu zuen tapa eta guzti. Bazekien egun osorako lana hartuko zuela, baina egin beharra zeukan. Kaxa horretan oilaskoa jarriko zuen. Gaua iritsi eta han jarri zuen kaxa oilaskoa barruan zuela oilategiko atean.

Goizean ordea, kaxaren arrastorik ez eta ixtura barruan 97 hegazti. Orduan txorimaloa egitea pentsatu zuen. Pentsatu eta egin. Txorimaloa oilategiaren erdian jarri zuen baina horrek ere huts egin zion, hurrengo zenbaketan 96 baitzeuden.

Halere ez zuen etsi. Ezta ... ! Pentsatu eta pentsatu ... , azkenean “Bai! Horixe egingo diat” esan eta arrapaladan jaitsi zen herrira eta baita azkar asko itzuli ere tramankulua hartuta. Ez zioten oraingoan adarrik joko, ez alajainkoa! Gainera oraingoan lasai-lasai geratu zen lotan.

Hurrengo goizean, oilategira joan eta berak uste bezala han azaltzen zen zein zen lapurra ... , jasota zegoen dena. Etxera joan, dotore-dotore jantzi eta herrira jaitsi zen. Lehenik eskopeta-saltzailearengana joan zen. Honek bere irribarre maltzurra ezpainetan zuela esan zion:

- Zer? Akabatu al duk azeria?

- Bai ... baina bi hankakoa, hi haiz hemen azeri bakarra, oilasko- -lapur zikin alaena!

- Nik ez diat oilaskorik lapurtu! Nola ausartu haiz ... ?

Orduan Anttoniok zinta erakutsiz esan zion:

- Alferrik ari haiz! Hemen zegok dena grabatuta. Eta hobe duk abokatu on bat lehenbailehen bilatzea, oraingoan ez haiz libratuko eta ... !

Hori esan eta zuzenean komisaldegira joan zen.

“MENDI"

 

Beasaingo Ikastolaren Historia

Gurekin harremanetan jartzeko

ANDRAMENDI ELKARKIDETZAN ETA ELKARLANEAN

5.fw.png16.fw.png4.fw.png9.fw.png14.fw.png7.fw.png10.fw.png2.fw.png13.fw.png11.fw.png12.fw.png3.fw.png1.fw.png15.fw.png8.fw.png6.fw.png