XIKER LAZKANO MENDIZABAL
Xiker Lazkano Mendizabal
D mailan aipamena
|
• Ni 1986ko irailaren 3an jaio nintzen Beasainen. Orain Beasaingo Ikastolan ari naiz ikasten.
• Nire zaletasunetatik aipagarriena arku-tiraketa da eta Beasaingo Antzizar taldean jaurtitzen ditut geziak.
• Sari batzuk jaso ditut, adibidez: 1. Gipuzkoako txapelketan lehenengo saria. 2. Barruko Euskadiko Txapelketan bigarren saria. 3. Kanpoko Euskadiko txapelketa lehengo saria.
• Idazleiaketetan, hau da nere lehen saria eta asko poztu nau.
Belgikako oiloa naiz
Ni Belgikan ¡aio nintzen, dioxinen garai famatu eta arazoz bete hartan. Arrautzatik ateratzerakoan, ume guztiek bezala, negar egin nuen, baina malkorik gabe. Biberoi goxo eta zizare gihartsu bat eman beharrean, pentsu konposatu lehor eta oretsu bat eman zidaten. Garai hartan ez zekien inork, nagusiak ezik, pentsu konposatu nazkagarri hark dioxina zeukanik. Egun batzuk geroxeago telebista guztietan azaldu zen dioxinak jaten ari ginela oilook, txerriak, behiak eta granjetako animalia guztiok.
Orduon guk ez genekien zer zen dioxina eta gure taldeko jakintsuak esplikatu zigun zer zen. Berok zero esan zuen:
-Dioxina, autoek botatzen duten gauza toxikoa do.
Orduan guk, Pryca edo Eroskira joan eta gure janari aukeratua erosi genuen eta kutxara ailegatu ginenean kartel handi bat ikusi genuen eta gero bozgorailutik ere hark zioena esan zuten:
- Coca-cola eskaintza berezia dago: 2 litroko botilok 159 pta. balio du eta 8 latako fardelak berriz, 200 pta. Oso prezio onak dira erosleontzat. Eskaintza berezia.
Hori entzun ondoren, supermerkatuko jende guztia korrika joan zen Coca-cola famatua erostera. Gu ailegatutakoan 2 botila besterik ez zeuden eta biak hartu genituen eta etxera ailegatu bezain laster, jeneroa probatu genuen. Handik aurrera, egunero joan ginen erostera eta egunero erosi genuen ditxosozko Coca-cola hori. Hilabete beranduago telebistan entzun genuen Coca-colarekin hiru pertsona kutsatu zirela.
Orduan, berriz, Coca-cola edateari utzi beharra izan genuen, gure granjara osasun-ikuskatzaileak etorri ziren, bertako jana bota eta guri odola atera ziguten analisiak egiteko. Eta zirudienez, gure nagusiak dioxinak erabili zituen eta granja itxi beharra izan zuen. Hil egin nahi gintuen eta ihes egiteko plano egin genuen. Taldeko jakintsuak, plan hau egin zuen:
-Zuek nagusia atean entretenitu denbora luze batez, nahi duzuena egin entretenitzeko. Guk orduan zulo bat egingo dugu eta irteera supermerkatuaren barruan egongo da. Gero lastoz eta hondarrez estaliko dugu eta bihar gauean bertora joan eta zulotik irteeraraino joango gara.
Handik egun batera hori egin genuen. Nik eta beste oilo batzuk entretenitu egin genuen nagusia, nik harriak bota nizkion eta beste batzuek soka luze batez inguratu eta lotu egin zuten. Besteek zuloa egin zuten eta hurrengo egunean zulotik barrena joan ginen. Oso zulo luzea zen, hain luzea, ezen, 3 egun aritu ginela irteera bilatzen eta gure bidea segitu partez sator boten bidea hartu eta Alkatrazeko kartzelaren atarian azaldu ginen. Hori zen hori zorigaitza!
Berehala etorri ziren zaintzaileak beren metraileta handiekin eta hiltzaile odoltsuak ginelakoan kartzela hotz eta ilun batean sortu gintuzten. Medikuarengana eraman eta ikuskapena egin ondoren libre utzi gintuzten, dioxinen gaixotasuna izango zen. A zer bakea! Baina pozak gutxi iraun zuen, etxerik eta dirurik gabe geunden, hura zorigaitza!
Lan bila hasi ginen, ni okin sartu nintzen eta gose nintzenean ogi pusketa hartu eta jan egiten nuen. Beste bat kale-garbitzaile sartu zen, harentzako okerragoa zen, gose zenean zaborra jan behar!
Diru pixka bat egin genuenean, etxetxo bat erosi genuen, baino gutako bat falta zen. Ikertzen hasita, lapurra zela ohartu ginen eta Marbellan zegoela. Barku handi eta txalet aparta zituen. Handik egun batzuetara itsasontzi bat harrapatu zuten eta bera izan zen. Polizia ez zen ohartu hasieran, baina Colombo etorri eta Gatchet ikuskatzailearen laguntzaz, azkar argitu zuen arazoa.
Orain gure lagun lapurra kartzelan dago. Ni orain ospitale batean nago minbiziak jota. Ez naiz sendatuko eta edozein momentutan hil egingo naiz.
“Bera atzo hil zen, berak esan zuen bezala, minbiziak jota, dioxinen erruz”.
BUKAERA HILA
"DIOXINA"