Liburu eguna

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive
 

 

ENERITZ HERNANDEZ DORRONSORO

bi eneritz 247
Eneritz Hernandez Dorronsoro
E mailan aipamena
11 urte,Beasain
Beasaingo Ikastola
E mailan aipamena
  • Beasainen jaio nintzen, 1987ko ekainaren 16an.Lehen hezkuntzako 6. maila egiten ari naiz Beasainen Ikastolan.
  • Asko gustatzen zait marraztea eta baina idaztea ere. Nire kirolik gustokoena saskibaloia da beste batzuen artean.
  • Orain dela bi urte lehiaketa honetan aipamen berezi izan zuen, eta iaz berriz 3. saria

Estralurtarra Goierrin

Gaur goizean jaiki ( irratia piztu eta bat-batean:”Egunon entzuleok! Berriz ere hemen gaituzue Euskadi irratian. Egunero bezala berri interesgarrienak esanez hasiko dugu saioa. Jaun-andreok estralurtarren oinatzak aurkitu dira Goierri aldean( bai entzun duzuena! Estralurtarrak daude Goierrin. Baina ez izutu BLA, BLA,BLA ...”

- Ama ama! Entzun al duzu? Estralurtar izeneko batzuk Goierrin omen dabiltza!!

-Ez ezazu irratian esaten dutena sinetsi, iaz ere espaziontzi batek gure orbita zeharkatu ondoren Goierri gain-gainetik pasatuko zela esan zutenean gu leihoan egon ginen zain eta gau osoan ez zen azaldu, hortik atera kontuak!

-Baina ama!! -esan diot, nirearekin jarraituz, baina berak ohea egiteari ekin dio. Azkenean amarekin haserretu egin naiz. Zergatik izan behar zuen ba gezurra? Ez nuen ulertzen. Ikastolara joateko ordua iritsi denean gauzak hartu eta agur esanda alde egin dut.

Bidean, buruan bueltaka ibili zait albistea, zer ote ziren estralurtar delako horiek? Nongoak ote ziren?

Ikastolara iritsi eta lanean hasi gara. Nire lagun guztiok patxadaz hasi dira lanean ezer jakingo ez balute bezaloa eta ni berriz urduri baina urduriago nengoen. Atariko ordua iritsi denean nire lagunak bildu eta albistea kontatu diet, baina alferrik, inork ez dit sinetsi. Litekeena ote da? Atariko ordua igaro eta berriz ere lanera. Irrikitan egon naiz klasea bukatzeko zain, arratsaldean jai baitugu. Oso luzea egin zait azken klase hau, baina azkenik bukatu da. Ez dut bi aldiz pentsatu, gauzak hartu eta ziztu bizian inor baino lehenago gelatik irten naiz. Kalea zeharkatu eta etxean sartu naiz.

- Zer? Pasatu al zaizkizu zoro ideia horiek? Segi nahi baduzu zure gelara baina laster bazkaldu egin behar dugu! - esan dit amak.

- Ez ama jar iezadazu bazkaria lehenbailehen! Lan asko baitaukat !

- Ondo da.

Dena gezurra zen, ez neukan lanik, nire gelan lasai egon nahi nuen, besterik ez. Horrela bada, bazkaldu eta nire gelara joan naiz, ohean etzan eta han egon naiz luzaroan. Eta konturatzerako kaleak ilunduak zeuden, gaua zen. Amak afaltzera joateko esan dit, hantxe zegoen platera zopaz betea, hura zen hura zopa-platerkada! Ze nazka! Ni oso mutil mizkina naizenez zopa ez dut gustuko, baina eskerrak amak nik eskatuta, oilaskoa ere prestatu didan. Afaldu eta “bihar arte” denei esan ondoren, logelara igo naiz. Oraingoan gainera, ohera sartu bezain laster, argia itzali dut. Gauero bezala nire leihotik auto-soinua eta farolen argia sartzen hasi da. Eta lokartzen hasi naizenean leihora begiratu eta burua, gorputza, “aaaaa! Zer da hori? oihukatu dut eta ama igo da logelara.

- Zer duzu? Banengoen ba ni, orain ere amesgaiztoak dauzkazu! Lasai zaitez eta egizu lo!

Harritzekoa zen, ez nengoen lo, ama etorri denean leihoan zegoena desagertu egin da. Ama joan denean aldiz, berriz ere agertu egin da burua leihoan, baina oraingoan isilik gelditu naiz, poliki-poliki jaiki eta leihoa ireki dut. Ezin nuen sinetsi, izaki bizidun bat zen, urdina eta itsusia. Belarri luzeak zeuzkan, ahoan berriz ikustearekin korrika ateratzeko moduko hiru hortz eta hanketan hatz konta-ezinak, milaka baitzituen. Ai ama! Ez zen ba estralurtarra izango? eta nire bila bazetorren? Lasaitzen saiatu naiz. Eta horrela hitz egin diot:

- Jauna, zerbait nahi al duzu?

- Ez zergatik?

- Ba,ba,ba… ezergatik ez! Nor zara zu?

- Nor izango noiz ba ! Ez al duzu irratirik entzuten? Ni estralurtarra noiz.

Isilik gelditu naiz. Hitzak eztarrian korapilatu zaizkit. Baina bera hasi da hizketan.

- Ni beste planeta batetik nator, jendea nire bila dabil. Ni estralurtar turista bat besterik ez naiz eta zuri bisitaldi bat egitera etorri naiz, zu ez zara ba pertsona gaizto horietako bat izango, ezta?

- Ez,ez, lasai! Nik Iker dut izena eta ez dut zuri minik emateko asmorik !

- Nahi baduzu beste egun baterako gera gaitezke, ondo iruditzen bazaizu ...

- Ondo da !

- Eta gainera nahi baduzu nire planeta ezagutzera eraman zaitzaket!

Eta hola egin genuen. Hurrengo gauean bere makina handian sartu eta bere planetara eraman ninduen, inork ezer jakin gabe. Beren planetan lurpean bizi ziren. Oso hiri handiak zituzten eta kolore askotako etxeak. Estralurtarrak esan zidanez oso gutxitan igotzen omen dira gainazalera, eta igotzen direnetan, oso denbora gutxirako izaten omen da. Bat-batean hiri liluragarri haiek utzi eta ohean azaldu nintzen eta bera agur esan gabe desagertu zen.

Bizipen hau ez diot inori kontatuko, nire sekretua izango da, bai horixe! Beti izango dut gogoan estralurtar turista haren bisitaldia! Baina oraindik nire buruari galdetzen diot ez ote den ametsa izan! Gauero egongo naiz estralurtarra berriz etortzeko zain. Agur esan gabe joan zen, beraz seguraski hurrengoan ere ezer esan gabe etorriko da. Eta ni bitartean bere zain geratuko naiz gauero izarren dizdirak, ilargiaren printzak edo hego haize epelaren fereka neureganatuz.

“IZPI”

Beasaingo Ikastolaren Historia

Gurekin harremanetan jartzeko

ANDRAMENDI ELKARKIDETZAN ETA ELKARLANEAN

2.fw.png3.fw.png13.fw.png8.fw.png16.fw.png11.fw.png7.fw.png5.fw.png10.fw.png9.fw.png14.fw.png12.fw.png15.fw.png6.fw.png1.fw.png4.fw.png